www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

72
MIDAS ERREGEA

 

        Antziñako denboretan, Jesukristo lurrera etorri baño len, bazan errege bat Midas izena zuana.

        Guztiz aberats zan, ez zekian zenbat gauzaren jabe zan; Jauregi aundiak, amesetan bakarrik ikusi oi diran lorategi eder eta baratzak, dirua berriz urretan eta zillarretan eziñ zenbatu aña.

        Ala ere Midas ez zegoan asea, geyago eta geyago eskatzen zuan.

        Urtean baño urtean bere erriari karga aundiagoak ezartzen zizkion diru geyago batuteko.

        Egun batean Hermes agertu zitzaion mutill gazte eder baten irudian eta esan zion: —Errege Midas, aberastasun aundien jabea zeran arren, zuk geyago nai dezu.

        —Bai ala da.

        —Esan egidazu zer nai dezun eta nik iritxiko dizut.

        —Ara, —esan zion erregeak— eman egidazu nik ikutzen ditutan gauza danak urre biurtzeko almena.

        —Ematen dizut bada erantzun zion Hermes'ek, almen ori egun baterako.

        —Ay ene bada! —esan zion erregeak negar egiteko zorian—, egun bat gutxi da; ekatzu urte bete bada ere, nik bizitza guztirako nai nuke baña...

        —Egun baterako bakarrik ematen dizut, egun bat igarotakoan, geyago nai ba'dezu emango dizut.

        Gabaz, oean zegoala agertu zitzaion Hermes, eta goizean esnatu batean jaiki zan oetik eta arpegirik eziñ izan zuan garbitu: Ura, jaboia, eskuzapia, orratzia, ikutu zituen gauza guztiak urre biurtu zitzaizkion. Pentsatu zuan egun bategaitik ez zegoala ardurarik garbitu gabe egon arren eta Juan zan jantokira. Jarri zan mayan, baña goserik eziñ kendu izan zuan. Ogia, esnea, sagarrak, eztia eta ikutu zituan jaki ta edaki guztiak urre biurtu zitzaizkion. Pentsatu zuan egun bateko jan-ezak ez zuala galduko eta loretegira juan zan.

        Ara etorri zitzayon bere alaba bakarra amabost urteko neskatxoa, izarra baño ederragoa.

        Midas'ek egunero egiñ oi zuan bezela, maitetasunez besarkatu zuan eta... alaba gabe gelditu zan. Urrezkoa biurtu zitzayon. Lorategia apaintzeko urrezko irudia.

        Midas erregea negarrez Hermes'eri diadarka asi zan: «Hermes, ermes!, agertu zaite, atoz neregana, kendu egidazu neuk eskatuta zuk emani zidazun almen madarikatu au. Alaba galdu det, alaba gabe naiz».

        Hermes agertu zitzaion eta kendu zion almena. Eta Midas erregeak gorrotatu zuan urrea, gorrotatu zuan dirua; ez zuan nai izan ainbeste aberastasunen jabe, tabere erriko pobreak ondo jarri zituan. Kontribuzia ta kargak asko gutxitu zizkion erriari, eta andik aurrera oso errege ona izan zan. Eta bere erriak malte izan zuan.

 

aurrekoa hurrengoa