www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

57
OGEI DOLLAR

 

        Bizkai'ko Kortezubi izena duan erri batetik, gizon bat California'ra juan zan, emaztea urte beteko neska batekiñ utzita, inguru ayetatik (Arteaga, Elantxobe, Gernika, Ea, Ispaster, Ibarrangelua eta abar) juan oi diran bezela, edo beintzat oraiñ berrogei urte juan oi ziran bezela. Gaurko berririk ez dakit.

        Amar urte Californian artzai eginda, diru pillotxua, batu zuanean, etxera etorri bear zan urte bete igarotzera, eta gero berriz ere California'runtz. Au ere, beste gizon danak berdintsu egin oi zuten.

        Etxera etorri bear zanean emasteari idatzi zion esanaz, Edurnetxo'ri zerbait ekarri nai ziola, eta zerk atsegiñik aundiena emango ote zion.

        Alabatxoak amaika urte zituan, eta jostalluak, eta anderea ta orrelako gauzak baña nayago izan zuan urrezko katea Ama Birjiñaren irudi batekiñ. «Urregorrizko domiñea ta katea» an esan oi duten bezela.

        Aita etorri zan etxera ta Garbiñetxu'ri urrezko kate sendo, astun bat eta bertatik txintxilika ogei dollar balio duan urresko dirua ekarri zizkion. Neskatxoak negar zegian ukusi zuanean; berak ez zuala kate ura ibilliko, berak «domiñea» nai zuala. Aitaren etxera etortzea Garbiñetxo'rentzat gozaren ordez negarra izan zan.

        Aita ta biak neregana etorri ziran, eta orrela, Juan Zabalbeaskoa, etxera etorritako egunean gutu nuan. Garbiñetxo sotiñka zetorren.

        Aitak erakutsi zidan umeari ekarri zion erregaloa, eta galdetu zidan:

        —Bai aldaki bedorrek, onek zenbat balijo daben?

        Eta, nik erantzun nion: —onek ogei dollar, eta katiak be asko balixoko dan, sendua ta ederra da ta.

        Eta orduan pozik esan zion aitak neskatxuari: —Ikusten don, tentel orrek, ikusten don? Mundua ikusi dabien guztijak yakiñe, onek ogei dollar balijo dabena. Domiñak, ostera iñok ez yakiñ zenbat balijo daben, urregorrizkuak barik imitaziñuak be ba-yagozan-da; baña, onek etxaukon imitaziñorik, au zer dan, da zer balixo daben bistan yaukon; ogei dollar. Ta juari Banko'ra, ta an esango une ogei dollar urregorritan zenbat diru didezan. Bilboko dendetan etxan orrenbeste balixo daben domiñarik.

        (Au ez da ipuiña, au, neuk entzuna ta ikusia da. Garbiñe bizi da oraindik).

 

aurrekoa hurrengoa