30 ZER EMANGO DIOGU AURTXOARI?
Balmaseda'ko Santa Klara komentuko mojak, Gabonetarako kantu berri bat ikasi zuten. Oso politta euren ustez.
Politta izan ezarren, Balmaseda'ko jendeak kanta berria pozik entzungo zuten, euren denbora guztian, Santa Klarako mojak Gabonetan beti kanta bat abestu oi zuten da.
Etorri zan Gabon eguna, ta gaberdiko mesatara erruz juan zan jendea.
Mesa amaitu zanean asi ziran mojak abestutzen
—«Zer emango diogu
Zer emango diogu
Ume jayo berriari?»
Eta oneraño eldu ziranean aztu zitzien kantu berria, ta moja gaxuak etzekiten zer egiñ. Berriro asi ziran
—«Zer emango diogu
Zer emango diogu
Ume jayo berriari?...»
Eta eziñ ziralako oroitu, ekiñ:
—«Zer emango diogu
Zer emango diogu
Ume jayo berriari?
Zer emango diogu
Zer eman...
Eta apaiza aspertuta zegoan da, deadar egin zuan:
«Ogia eta eztia»
Eta mojak, pozik, zeuden estuasunetik erten bear zutenean, jarraitu zuten
—«Ogia ta eztia
Emango dizkiogu
Ogia ta eztia
Emango dizkiogu.
Ogia, ta eztia»
(Neri ipuiñ au esan zidanak, kantu au musika ta guzti zekian.)
|