www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

45
ALKAR ONDO MAITE ZUTEN ANAI BI

 

        Oraiñ esatera nuan ipuiña, ez da Euskalerri'koa, mahomatarrena da.

        Bi anai zirean: bata ezkondua eta bestea ezkongaya.

        Gurasoak utzi zizkieten lurrakiñ ateratzen zuten, bizimodua. Nekazariak ziran.

        Garia ebaki zutenean, erdi bana partitu zituzten gabikoak eta bakoitzak bere pilloa egin zuten.

        Gabean, anai ezkonduak esan zuan bere artean «Nik emaztea eta umeak dauzkat laguntzeko, nere anaya ostera bakar-bakarrik bizi da, ez dauka nork lagundurik, ez dago ondo berak-ainbeste gari nik jasotzea; gabiko batzuek eman bear dizkiot». Esan-da-egiñ; Juan zan sorora eta bere gari-metatik gabiko batzuek artu ta anayaren metara eraman zituan.

        Anai ezkongayak ostera, gabean pentsatu zuan «Nere anayak andrea ta umeak mantendu bear ditu, nik ez daukat iñor mantendu bearrik, eta ez dago ondo berak ainbeste gari nik jasotzea; gabiko batzuek eman bear dizkiot».

        Goiezan goizetik, eguna zabaldu baño len, juan zan sorora ta bere gari-metatik gabiko batzuek artu ta anayaren metara eraman zituan.

        Geroago, biak sorora Juan ziranean, gari-meta biak berdiak zirala ikusi zuten. Eta berriro, batek gaberdian, eta besteak goizaldean, bere gari-pillotik anayeanera gabikoak eramaten ibilli ziran, gau batean, batak besteari garia eramaten alkar billatu zuten arte.

        Orduan bata bestian besoetara etorri eta maitetasun samurreaz alkar besarkatu ziran.

 

aurrekoa hurrengoa