www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

19
NERE JAUN SAN ANTON

 

        Getarian bai omen zan, beste erri askotan izan oi diran bezela, «oñezkorik nai ez, eta zaldizkorik agertu ez» zitzayolako ezkoindu gabe gelditu zan neskazar bat. Errettoleneko Kerbaxi.

        Bere denboran neskitxa ederra izandua zan, eta naiz berrogei urte izan, oraindik ez zegoan bazterrera botatzeko moduko emakumea.

        Berrogei urte ezkongai bete zituanean, ezkontzeko alegiñak egiten asi zan (ez alperrik! esango dure batzuek) eta batez ere Santuari bederatzi-urrenak eta egiten. Augaitik, arrarzalde guztietan elezara juaten zan irurak inguruan, Jaungoikoaren etxean iñor ez zegoanean.

        Kerbaxi'ren kalean bertan bizi zan Sakristaua eta ari kontuan erori zan Kerbaxi'ren eleizarako juan etorriakin. —Zertara juan leikela Kerbaxi arratsalde guztietan, beti iru-iruretan eleizara? Pentsatu zuan, —Laister jakingo degu ba.

        Eta egun batean Kerbaxi baño len juan zan eleizara eta Jesus Nazarenuaren altara atzean bere burua ezkutatu zuan.

        Getaria'iko eleiza, oso eleiza ederra da eta asko balio duana, au da gotiku meritu aundikoa. Eskubi aldera dago Jesus Nazarenuaren altarea, eta irudi au, gizon bat bezin aundia da, buruan arantzezko koroyakiñ, arpegian bizarra, gerrian soka lodi bat —beste lekuetan irudi au izan oi dan bezelakoa—. Getariarrak maitasun aundia dute Jesus Nazarenuarentzat.

        Aurrera begira dago. San Anton'en altarea, getariarrak debozio aundia dioten Santua. Bere egunean pestak izan oi dira Elkano aundiaren errian.

        Sakristauak bere burua ezkutatu ta laisterrean, sartu zan eleizan Kerbaxi neskazarra, jarri zan belauniko San Anton'en altara aurrean, eta azi zan bakarrik zegoalakoan, edo San Anton gorra ba'litz bezela bere biotz guztiakin arrenga: «Nere Jaun San Anton, senar on bat egidazu», «Nere Jaun San Anton, senar on bat egidazu» —ekiñ, da ekiñ— Nere Jaun San Anton...

        Sakristauak bost edo sei bider eskaria entzun zionean, bururik agertu gabe esan zion: «Zuretzat ez dago senar onik».

        Kerbaxi'k au entzun zuanean, uste izan zuan jesus Nazarenuak itz egin ziola, eta belauniko zegoan lekutik zirkiñik egin gabe, burua jiratu ta erantzun zion: «Nik ez det berorrekiñ, gure Jaun bizar aundia; nik, gure Jaun San Anton'ekin det».

 

aurrekoa hurrengoa