52 ANDREA POLTZERU
Bidania'n Juakin Larretxe izena zuan arakiñ bat zan. Erantzun zorrotzak azkar ematen zituan fama zuan. Eta ala zan, izan ere.
Egun batean Egurtza baserriko gizona juan zitzayon milla errialen eske, esanaz: —Juakiñ, milla errial eman bear dizkidazu.
—Bai mutill.
—Ukulluan txal ederra bai degu, emendik iru bat illabetera ateratzeko modukoa ta...
—Bai, gizona, bai konponduko gaituk. —Baña, aizak, gaur eziñ eramango dituk, gure Luxa Talosa'n dek eta gaberarte ez zetorrek. Nik berriz diruen berririk ez zekiak ezer. Biar etorri ari.
Orduan Egurtza'ko gizonak ala dio: —Beajaundeizula, Juakiñ! ori baño gizonagua ziñala uste nuan... Andrean mendian poltza? Zuriak egiñ du.
Eta Larretxek: —Egurtza'n nor dik ba poltza?
—Neuk, gizona, neuk.
Eta Larretxek irri-parreka:
—Ta euk poltza euki ta zertan etorri aiz ba gurera diru billa?
|