www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

16
LEN ONDO NENGOAN BAÑA...

 

        Oyartzun'go mendietan ardi zai zebillela, Bera zadi'ko artzayak, egun baten, arri aundi bat billatu zuan, iñoiz juan gabeko tontor batean. Ardi bik iges egiñ zioten araño goraño, eta aien atzetik juan zan. Augatik izan zan arri aundi au billatzea. Metro, bat balio geyago luzean, metro erdi baño geyago zabalean, eta lodian berriz, lurretik kanpora bai zituan metro laurden inguru, ta lurpean zerbait sartuta zegoan.

        Onelako arri bat mendi tontorrean billatzea ez da arrigarria eta Juan Domingo artzaya ere ez zan arritu. Beste arri geyago ere bai ziran an inguruan. Baña Juan Domingo'k bereala gauza bati erreparatu zion. Arriak letrak zeuzkan. Eta ara zer zioten letra arek:

 

NERI BUELTA EMATEN DITANA ONDO IZANGO DA

 

        Juan Domingo'k pentsatu zuan arri aren azpian urre pilloren bat egongo zala, edo diru mordozka. aundiren bat, eta arriari buelta ematea erabaki zuan.. baña eziñ! Alegiñak egiñ zituan baña eziñ!

        Etxeratu zanean, bere aitari esan zion zer billatu zuan. Eta aitak esan zion: —Aizak, gure aitonak esan oi zian Euskalerriko mendiren baten ba'zala ardi narru bat bete ontzako urre, jentillak edo gordea, iñork ez zekien lekuren baten, baña señalia bai zuala eta sakutuaren billa asko ta asko ibilli zirala antziñako denboretan, baña iñork ez zuela billatu, bere billa dabiltzanak billatzekoa ez dalako; uste gabean billatzekoa baizik.

        —Aita, antxe ote dago ba ontzako urrez betetako ardi narrua? Nik beiñepein ondo ustegabean billatu det arri ura.

        —Seme, dana dala, ariñ ibilli bear diagu, eta ori esan gabe biok juan bear diagu biar, egunan istantzan. Palanka bana erarnango diagu eta kapal-otarra aundia, bada ez bada ere ontzako urriak ekartzeko.

        Urrengo goizean, laurak baño len zijoazen Berazadi baserriko aita semeak, mendien gora. Nai baño nekezago eldu ziran mendi tontorrera eta bai ariñ lanean asi ere.

        Eta arriari buelta eman ziotenean teste letra batzuek agertu zitzaizkion, auxe ziotenak:

 

LEN ONDO NENGOAN BAÑA ORAIN OBETOAGO

 

aurrekoa hurrengoa