www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

55
MINGAÑA

 

        Europa'ko egoaldean, Mediterraneo itxasoaz inguraturik dago erri bat: Hélade izenduna (erderaz Grecia). Angoa da ipuiñ au.

        Janto izena zuan jaun aberatz batek lagun batzuek ekarri bear zituan berekiñ bazkaltzera.

        Jaun onek, Esopo izena zuan morroi bat zeukan eta goizetik esan zion, bazkaitarako, azokan billatzen zituan gauzarik onenak ekartzeko, bere adizkideak pozik izan zitezen.

        Bazkaria asi zan, eta Esopo'k lenengoz mingaña ekarri zuan, oso ondo ipiñia; ta pozik, jan zuten. Urrengo berriz ere mingaña, ta gero ere mingaña. Bazkari guztia mingaña izan zan. Mingañ egosia, mingaiñ prejitua, mingaiñ erria, mingaña arrautzekin, mingaña eztiakiñ...

        Janto'k esan zion: —Aizu, ez aldizut nik esan azokan billatzen dituzun gauzarik onenak ekartzeko? Eta Esopo'k erantzun zion

        —Bai, jauna; augaitik ekarri det ba mingaña. Zer gauza oberik, mingaña baño? Mingañez esaten dizkio amak bere semetxoari itzik gozoenak eta ederrenak; mingañez alkar aitutzen gera etxetarrak eta erritarrak; jakintsuak euren pentsamentuak eta jakinduriak mingañez esaten dizkigute, Jaungoikoari otoitz egiteko mingaña bear degu. Zer bada mingaña baño gauza obeagorik?

        —Tira ba, —esan zion Janto'k—, arrazoia daukazula esan leike. Gaur jan degu ba gauzarik onena, eta biar ekarri zazu gauzarik txarrena, nere adizkide abek biar ere nerekiñ bazkaldu bear dute ta.

        Biaramonean, Esopo'k, bazkari berdiña ipiñi zuan eta Janto'k oso aserre aundiaz esan zion:

        —Neri ta nere laguneri parre egitea pentsatu dezu nonbait; baña zuk ez didazu neri parrerik egingo, ta oraiñ ikusiko dezu nere aserrea nolakoa dan. Au esanda, Esopo'ri zerbait egiteko asmoz altza zan; baña onek erantzun zion:

        —Jauna; gauzarik txarrena ekartzeko esan zidan gaurko, eta nere ustez mingaña baño gauza txarragorik ez dago. Zerk ipintzen ditu senideen artean, eta erritarren artean, ikusi eziñak, gorroto biziak eta alkarrekiñ ondo eraman eziñak, mingaiñ gaiztoak baizik? Zer gauza itxusiagorik gezurra baño? Eta, zer pekatu aundiagorik, geure mingañakin Jaungoikoaren aurka biraoa botatzea baño?

        Eta Janto'k erantzun zion

        —Ez zaitut zigortu nai, Esopo, atzo ez eze, gaur ere arrazoia daukazu ta.

 

aurrekoa hurrengoa