www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

86
«ASKOTXO»

 

        Mendaro'ko baserri bateko morroyari «Askotxo» deitzen zieten. Iñork ez zekian bere izenik, eta bearrik ere ez. «Askotxo» gora, ta «Askotxo» bera.

        Dirudianez, berak ere ez det uste bere izenik zekianik. Ara zergaitik diotan.

        Igande batean, egunero bezela. «Askotxo» joan zan Mendaro'tik Deba'ra esnea partitzera. Bezero baten etxean, iñork ez zuan aurkitu deadar egin zuan arren, eleizara juanak noski, «Askotxo» sartu zan sukaldean eta maigañean zegoan ontzian utzi zuan esnea. Ertetzerakoan, apalean odolki eder bi ikusi zituan, eta bat kolkoan sartu ta erten zan. Esneak partitu zituanean zortziretako mezatara, joan zan, Deba'ko eleiza nagusi ederrera, ta ate ondoan gelditu zan. Meza bitartean apaiz bat asi zan sermoigiñan, zazpigarren agindua azaltzen. Eta alako batean dio «Ai, nere aditzalle maiteak, askotxok egiten du lapurretan, gaur egunean, askotxok...»

        Au entzun zuanean, «Askotxok» atera zuan kolkotik odolkia, eta «Azkar jakiñ dek, ba, eta bai azkar esan ere. Nere denbora guztian odolki bat beste lapurretarik egiñ gabea nauk ba; bai? ta ara emen bera» —esan eta ur bedeinkatu ontzien gañean odolkia utzi, ta eleizatik erten zan.

 

aurrekoa hurrengoa