www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

92
GOGORKERI BATEN ZIGORRA

 

        Aintziñako Hélade edo Grecia'n, Atenas zan uririk ospetsuena. Areópago izena zuan batzarrean egiten ziran legeak; batzar aretan, uriko agure zarrak batzen ziran maipurutzat.

        Egun batean, menditxo baten barrenan, aize-aizetan ari ziran agureak Batzarra egiten, eta ormatxori bat, miru batek jarraitzen ziolako Batzarreko agure baten mantupean ezkutatu zan.

        Agureak, bat-batean jaiki ta txori gaxua lurrera indarrez bota zuan. Bertan ilda gelditu zan txoritxoa.

        Batzar guztiak deadar egiñ zuan gogorkeri aren aurka. Nork exeri naiko zuan andik aurrera gizon gaizto aren ondoan? Bere burua aldeztu eziñda igesi etorri zan txoritxoari eriotz ori eman zion gizonaren alboan? Bai al zeikean gizon arek, Areópago'an tratatzen ziran gaiak gogo onez erabakitzen?

        Laguntasun billa zetorren txoritxoari azken ura eman zion gizona, zuzena izan al zezakean?

        Ondo pentsatu ondoren, Batzarrak erabaki zuan aiñ biotz gogorra zuen gizona ez zala duiñ Batzarrean exeritzeko. Eta Batzarretan itz egiteko eskubidea kendu egiñ zioten.

 

aurrekoa hurrengoa