www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

12
KREDOA ESAN EZAZU

 

        Gure Euskalerri onetan oraiñ berrogetamar urte inguru. Garizuma Santuan, komunioa egindako gizon eta emakume guztiak juan oi ziran «txarteletara».

        Txarteletara juatea izaten zan, eleiza nagusiko sakristira juan eta Erretore jaunak galdatzen zuan Kristau Ikasbide edo Dotriako gauzari erantzutea. Ondo erantzuten zuanari Erretore jaunak «txartela» ematen zion (papertxo bat izaten zan) eta orrekiñ adierazten zan Kristau Ikasbidea bai zekiala.

        Zumaya-ko arrantzale bat juan zan txarteletara, eta Erretoreak esan zion: —Esan zazu Kredoa.

        Eta arrantzaleak erantzun zion: —Ai, ene, jauna. Kredoak gora-bera aundiak ditu, aundiegiak nere bururako; beiñ il zana, beste beiñ piztu zana, beiñ zeruetara igo zana, urrengo inpernuetara jatxi zana..., nork, gora-bera oiek, danak buruan euki? Mutriku'n asi eta Ondarrabian bukatu. Naikoa lan Kredoa ondo dakien arrantzale bat billatzea.

 

aurrekoa hurrengoa