www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

14
ZER DA BEKATXA?

 

        «Lizarribar» zan Zumaya'ko baserririk onenetarikoa. Etxe aundi, zabal, ederra, lur aundiak eta errazak, gaztaindi, ta sagasti ugariak.

        Baña «Lizarribar»ko gizona... Gipuzkoa guztian ez zegoan ark bezelako bizimodua zeraman baserritarrik, ez kaletarrik. Beti azokatik-azokara, periatik-periara, «nun da nere gogoa eta an da nere .zankoa» esaerak dion bezela; beiñ Elgoibar'en, beiñ Azpeitia'n, gaur Tolosa'n eta biar Ernani'n, nai Markitia'n, Euskalerrian ez zan «Lizarribar»ko Paustiño'k ikusi gabeko aizkora-jokurik, idi-probarik, arri-jasotzerik, pelota-partitlurik. Errietako ostatu danetan ezagutzen zuten; jan-edanean aundia bai zan! Bere pentsamentu guztia auxe zan: jan-edana; ondo jan eta ondo edan.

        Onelako etxeko jaunakiñ «Lizarribar» atzeraka zijoan. Bai ba, Paustiño geyenean etxetik kanpora, eta lana egiteko Mikela Antoni ta umeak bakarrik. Lenengotan morroia bai zuten baña gero morroirik ere ez.

        Onela gauzak, Garizuma Santuan Paustiño beste guztiak bezela txarteletan jun zan. Sakristi guztia gizon da emakumez beterik zegoala, Erretore jaunak galdetu zion —Zer da gula? (Bikario jaunak nonbait ta lotsatzen ote zan edo ikusi nai zuan).

        Baña Paustiño'k, batere lotsa gabe, Bikarioak galdera aotik atera zuanerako, erantzun zion:

        —Eta, zer da inbidia?

 

aurrekoa hurrengoa