www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

81
TXAKUR BATEN EZAGUERA

 

        Nere aitak ezagutu zuan txakur baten egitada arrigarrra. Txakurrak adimenik ez dutena bai dakigu, adimena jaungoikoak gizonari bakarrik eman dio, baña ala ere aitortu bear degu txakurrak, beste abereak baño sen aundiagoa, askoz aundiagoa duala.

        «Petra y Eulalia» izena zuan itxas-ontzi bat Zumaya'tik Gijon'era ibiltzen zan. Aruntzean Zumaya'tik karebeltza edo iraulika eramaten zuan, eta onuntzean Gijon'dik arrikatza ekarri.

        Itxas-ontzi onetari txakur bat zuten, «Ariñ» izena zuana.

        Gijon'dik Zumaya'ra zetozen batian «Ariñ»ek mariñel bati aginka egiñ zion, eta mariñelak patroiari esan. Patroia oroitu zan, Gijon'en txakurrak berekiñ erten zuala legorrera, ta bi edo iru bider kalietan ibilli ere bai, eta bildurtu zan, «Ariñ» amorratuta ote zegoan pentsaturik.

        Barkutik erten izan ez ba'zuan ez zegoan bildurrik baña erten bai zuan! Augaitik patroiak samintasunez, baña agindu zion: —Bota ezak itxasora. Eta baita bota ere.

        Au gertatu zan «Petra y Eulalia» Santander'ko alturan igaro zanean, eta andik laugarren egunean itxas-ontzi au Zumaya'n sartu zanean «Ariñ» patroian etxean zegoan, bespera gabean etorrita.

        Nundik nora jo zuan txakur onek etxera? Itxasoz igerian ala mendiz-mendi oñez? Bai itxasoz, bai legorrez edozelan ere, gauza arrigarria da txakur onek egin zuana, eta orregaitik idazten det emen.

        «Ariñ» ez zan amorratu, eta urte batzuetan oraindik «Petra y Eulalia»n ibilli zan. Eta itxasora bota zuan gizonari ez zion geyago iñoiz esanik egiñ, ez maitasunik erakutsi.

 

aurrekoa hurrengoa