23 NIK, KREDOA ERDERAZ DAKIT
Beizama'n, Garizuma Santuko egun batean, txarteletara juan zan gizon bat. Erriko arakiña zan bera, Martiñ Arruti bere izena.
Apaizak, galdetu zizkion Jaungoikuaren Legeko amar aginduak. Eta bai Martiñ Arrutik ondo esan ere: Lenengoa Jaungoikoa maiteen izatea. Bigarrena Jaungoikoaren izena alperrik aotan ez artzea... eta abar, amarrak erreskada batean, batere zalantza gabe.
Apaizak esan zion: —Ederki esan dituzu Amar Aginduak. Oraiñ esan egizu Kredoa.
—Jauna, nik Kredoa erderaz dakit.
—Erderaz?
—Bai, jauna.
—Esan zazu, erderaz bada ere.
Eta asten da arakiña:
—Inpinitibo Kreer
Kerundio Kreyendo
Partisipio Kreido.
Yo Kredo, tú Krees, él Kree...
Apaizak parreari eutsi eziñik esan zion: —Ori ez da Kredoa, Martiñ, ori berboa dezu.
Eta Martiñ'ek: —Berboa edo Kredoa, el berbo se isó karne, ta, yo Kredo ta oyek guztiak ondo ikasia naiz ni don Aníbal Moreno eskola maxu Beizaman izan zanean.
|