www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

29
MUTRIKU'N IRU SORGIÑ

 

        Antziñako denboretan Mutriku'n bai'zan arrantzale bat Nartxixo Ardantza izena zuana, oso gizon ona, eleizkoia, langillea ta zuzena. Ezkondua zan, baña ez zuan umerik eta bere maitetasun guztiak, emaztean urrengo, bere batela ta itxas tresnak zituan. Mutriku'n ez zan, Nartxixo'n batela bezela zaindutako batelik. Udaberri guztietan pintatzen zuan barru ta kanpo, eta itxasotik legorreratzen zanean, etxera baño len batela ondo garbitu, lanbasaki legortu, arraunak euren lekuan eta abar... Augaitik, eziñ zuan igerri, egun batzuetan, goizean itxasorakoan batela dana ibillia, arraunak trabes, panelak euren lekutik kanpora eta abar billatzen zituanean. baña nor arrayo ibiltzen dala esango zenduke gabero nere batelian?

        Eta nola aspertuta zegoan gertaera bakan arekiñ, gau batean, apaldu ondorean, bere batelera juan, eta olona zati batekiñ estali, ta tostapean etzan zan. Begiak estali gabe zituan nor etorriko ete zan ikusteko.

        Gabeko bederatziak inguruan iru katu aundi agertu ziran, iru lekutatik molla gañera, eta irurak tapa-tapa eskallerak jatxi ta salto egin eta sartu ziran, batelean.

        —Sekula onelakorik! zion bere barrurako Nartxixo Ardantzak. —Zer ikusi bear ete degu gaur emen !

        Iru katuak era batera esan zuten

 

                «Ba'gera ez ba'gera,

                gu, sorgiak gera.

                Plixti, krixti,

                guri begira dagoanak

                ez dezala

                ezer ikusi».

 

        Au esanaz batera iru katuak iru emakume biurtu ziran, da Nartxixok esagutu ere bai: Bata zan Botikarioaren emaztea, bestea Sekretarioarena, eta irugarrena Txirixo kaleko Prudentzi neska-zarra. Eta Nartxixo'k ez zuan geyago ezer ikusi.

        Sekretarioaren emazteak esan zuan

        —Gaur Montevideo'ra ; uren gañetik nai azpitik ; arraunkada bakoitzean amar milla legua. Aufa!! Esan zuten irurak, eta batela asi zan tximista baño ariñago Amerika'rako bidean. Nartxixo gizajua mariatu bearrean zijoan, zer zan ibillketa ura! iAlako estropadarik!

        Bederatzi t'erdietarako eldu ziran Montevideo'ra ta iru emakumeak katu biurtu ziran berriro, ta ariñ bateletik erten da irurak leku banatatik juan ziran. Nartxixok au ere ikusi zuan.

        Ordu erdi baño lenago jo zuten iru katuak batelera, eta irurak esan zuten:

 

                «Ba'gera, ez ba'gera,

                gu, sorgiak gera.

                Plixti, krixti,

                guri begira dagoanak

                ez dezala

                ezer ikusi».

 

        Iru katuak emakume biurtu ziran eta sekretarioaren emazteak esan zuan: —Orai Mutriku'ra, itxasoen gañetik nai azpitik: arraunkada bakoitzean amar milla legua. Aufa !!

        Eta ekiñ zion batelak len beziñ ariñ, Mutriku' runtz, eta amaika t'erdietarako eldu ere bai. Irurak katu biurtu ziran eta batek esan zuan: —Gure etxean atea itxita ba'dago tximiniatik sartuko naiz. —Baita ni ere.

        —Nik katu zuloa zabalik laga det.

        —Gabiltzan ariñ amabiak jo baño len, eta iru katuak bakoitza bere aldetik ariñiketan iges egiñ zuten.

        Nartxixo'k etxeratu zanean eta emasteari esan Ego-Amerikatik juan da etorri eginda zetorrela, eta nola ta norekiñ juan zan, emazteak esan zion: —Edozelan ere, Erretore jaunari eziñgo diozu ezer esan lengo igandeko sermoian esan zuan pekatu zala sorginkerietan siñistutzea ta.

        —Guk egingo degun gauzarik onena ixill-ixillk egotea izango da, erantzun zuan Nartxixo'k.

        Andik berrogei egunera jakiñ zan Mutriku'n, Montevideo'n mutrikoar gizon bat ill zala, derrepente edo bat-batean, noski. Pelotaria zan eta Montevideo'n diru asko irabazten ari zan. Prudentxi neskazarra, gaztia zanean pelotariakiñ eskontzeko alegiñak egiñ zituan, baña pelotariak ez zuen nai izan; sorgien itxura artzen ziola esan oi zuan.

        Pelotarien eriotzaren zerzeladak Mutrikura eldu ziranean, jakiñ zan zeiñ egunetan ill zan. Nartxixo'n batelean iru sorgiñak juan ziran gaba bera izan zan.

 

aurrekoa hurrengoa