13 JESUKRISTO BEZELA IL NAI DET
Beste ipuiñ batzuetan aittatu detan Pernando amezketar azkenengo gaitzakin zegoan gaxorik. Il bear zuala esan nai det. Oso gaizki zegoan; eleizakoak artuta; kristau ona bezela, bere azken unea laister izango zala siñistuta, Jaungoikoaren arpegia ikusteko bildur gabe.
Untzio Santua eman zion apaizari esan omen zion: —Jauna, sekretarioa eta eskribaua nai nituzke; datozela biak.
Etxeko bat juan zan billa eta ekarri zituan beriala jaun biak.
Gaxoaren gelan sartu ziranean biak esan zioten era batera: —Zer nai zenduan ba, Pernando?
Eta, Pernando'k erantzun zioten: —Jarri zaitezte nere oge onduan, bat eskerreko aldetik eta bestea eskubiko aldetik.
Esandako bezela jarri zidanean, eskribauak galdetu zion: Zer nai dezu bada, testamentua egitea edo...?
—Ez, erantzun zion Pernando'k. Nik nai detana da Jesukristo bezela lapur biren erdian iltzea.
|