www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

53
ZER EGINGO' DIOT BA ATZAMARRARI?

 

        Abadiño'n (Bizkaya'n) D. Jose Iturralde izena zuan sendagille bat urte askotan izan zan. Sendagille ona zan eta jakintsua, deitzen zioten etxietara azkar juaten zana, baña berak esandakoa egiten ez ba'zan, oso asarre jartzen zan eta ez zion iñori ezer entzuten aldi txarrean zegoanean.

        Zaldi zuri aundi bat zuan gaxoak ikustera juateko, Abadiño'k Araba'ko mugaraño, bai ditu bere lur eta etxeak, oñez juateko iru ordu bear diranak.

        Goiz batean, Iturralde jauna gaxoak ikustera juateko prest zegoan, eta neskamea ari zan zaldia gertatzen, baratzako ate-aurrean.

        Onetan eldu zan Gaztelu'ko gizon bat, eskubiko biatz lodia dana zapiz batuta, eta esan zion:

        —Jauna, emen nator ba ni ostera be, atzamar au txarto daukot eta.

        —Nik atzo esanikua egiñ deutsazu ala?

        —Jauna, ba, botikia, Durango'n erosi ta eruan neban etxera; baña, gure alboko andriak orretarako ollo korrotza zala onena esan euskun da, imiñi geuntsan, da...; nik pasau dodan gaba...! Goxeko iruretan, altzau da gure andria ta ollokorotza kendu deust, eta botikia imiñi, ta... (sendagilleak begiratu ere ez zion egiten, zaldiari begira zegoan) len baño okerrago jauna. Ta... esan deutsat andriari. Ni, Don Jose'ana noia... ta... alan etorri naz ba.

        (Une ontan neskameak eman zizkion osagilleari zaldiaren erriendak eta osagillea altza zan zaldi gañera, Gaztelu'ko gizonari jaramonik egin gabe).

        Au osagillea bai zijoala ikusi zuanean, estutu zan, eta zapiz estaldutako biatza erakutziaz esan zion —Jauna, zer egingo deutsat ba atzamarrari?

        Eta D. Jose'k zaldia azkatuaz erantzun zion —Sartu zazu atzeko...an.

        Eta gazteluarra, an esan oi duten bezela, «agoa bete agiñegaz» utzi zuan.

 

aurrekoa hurrengoa