15 GURE TXARRIEN ODOLKIAK
Ispaster'ko baserri baten alaba tentel bat zuten Bizkaya'n tentela esaten diote, buruan argi gutxi izanik beti nor beren iritzia egiñ nai dutenari.
Ama gaxorik zegoan eta txarria il bear zuten, eta amak esaten zion: —Bonipazi, zoyaz Kertrudixenera, gaur txarria il biar dabie ta ; eta ikusi egizu odolesteak zelan egiten diran, zuk ez dakizu ta.
Eta Bonipazi'k erantzuten zion: —Ako gauzea; odolestiok egingo doguz, iñoiz egiñ ez dodazan arren.
Eldu zan txarria iltzeko eguna; auzoko lau gizonen artean il zuten eta Bonipazi'k artu zuan ontzi batean odola ta sukaldera eraman eta etorri zan ostera.
Txarria goitik bera ebaki ta iriki zutenean, tripak agertu zitzaizkion bada, eta ala dio Bonipazi'k
—iEne! gure txerriak odolesterik egin bearrik ez. Egiñak daukaz. Lotutzia besterik ez dabe palta. Gure ama estu zan nik ez nebala odolester'ik ondo egingo eta orra bada txarriak berak egiñak daukaz. Baita buskantza ederra be.
|