www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

91
PESETA BIKOA

 

        Gu txikiak, edo obeto esateko, gastetxoak giñanean, gure aitonak esan oi zigun diru txiki edo ganbio gabe ez joateko iñora. Ara zergaitik esaten zigun ori.

        Oraiñ urte asko dalarik (eun baño geyago) gure aitonak, egun batean, San Pedro Pasai'tik, San Juan Pasai'ra juan bear izan zuan, eta beste batzuek bezela sartu zan jendea alde batetik bestera ibayan igarotzen zuan ontzira. Emakume bat ontzia erabiltzen. San Juan'era eldu ziranean, beste danak, bakoitzak txakur aundi bat emakumeari emanda erten ziran legorrera. Nere aitone, ganbiorik ez zualako azkena gelditu zan eta peseta biko zuria eman zion emakumeari, ta itxaron gañerakoak artzeko. Baña emakume maltzurrak leun-leun, esan zion: —Ez nuen nik gutxiago uste berori bezelako jaun bategandik —eta sartu zuan patrikaran peseta bikoa.

        Nere aitonak ez zuan iñoiz emakume ura ikusi, ez zuan ezagutzen, ez zekian nor zan, baña lotsatu egiñ zan eta ez zuan ausardirik izan ganbioak eskatzeko. Etabere artean: —Ederrak eman dizkidan oraintxe, lotsagabe orrek —esanaz erten zan legorrera.

        Denbora aretan, (bigarren karlistada gudan baño, lenago) peseta bikoa diru aundia zan noski, ta nik uste det, gure aitonak bere bizi guztian izan zuala, diru aren naigabea. Oroitzen zanean, eta kontatzen zuanean, bai beintzat.

 

aurrekoa hurrengoa