www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

60
DIK ETA ERRALDOYA

(Iparralde errietako ipuiña)

 

        Egun guztian kantuan igaro oi zuan Dik'ek. Kantuan eta leku batetik bestera ariñiketan. Basoa geyen atsegin zitzayon, eta ez zion iñori iñoiz kalterik egiten.

        Igande goiz batean, erraldoy bat ikusi zuan basoan, eta beriala igerri zion bera arrapatu nai zuala.

        Dik, zugatz aundi baten atzean ezkutatu zan baña erraldoyak ikusi zuan eta arrapatu ere bai. Eta buruz bera, ankatxuetatik txintxilika bere etxera eraman zuan. Dik'eri, odol guztiak burura jo zioten eta ez zekian ez nor zan bera, ez nun zegoan.

        Erraldoyak, burnizko ariakiñ egindako kartzela baten sartu zuan eta jatekoa ipiñi zion ontzi batean.

        Biaramon goizean erraldoyak amorru aundia artu zuan Dik'ek ezer ez zuala jan ikusi zuanean, eta kartzelatik atera, ta gogorkeri aundiz aoa irekiazi ta jatekoa sartu zion. Dik gixajoa itto ez zanean!

        Urrengo egunean, berdiñ ; Dik'ek ez zuan ezer jan nai ta estuasun aundiak igaro erazi zizkion jatekoa aoitik nai ba'zuan, ta nai ez ba'zuan sartzen. Dik'ek zeukan larritasunakin arnasarik ere ezin artu.

        Gero erraldoyak agindu zion kanta zezala. Baña, nola kantatuko zuan bada ikara batean dar-dar eta biotza saltaka zeukalarik? Nola zeikean erraldoi gaiztoak ori ez aitutzia?

        Orduan, erraldoyak, artu ankatxo bietatik eta zapi zar bat bezelaxe astindu zuan. Eta Dik ilda gelditu zan.

        Umetxo maiteak: Ez al'diozute Dik'i txoritxo baten antzik artzen? Eta erraldoyari, txoritxoak kabian arrapatu, kayolan sartu, ta bizitza txarra ematen dioten mutiltxo gaiztoena?

 

aurrekoa hurrengoa