www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

93
JUANTXO

 

        Juantxo'k arotza izan nai du, baña marruzari astuna irizten dio.

        Juantxo'k tximini garbitzen asi nai du, baña lanbide au lotsagarria iruditzen zayo.

        Juantxo'k minetan lana egin nai luke, baña gorputza aurreruntz tolostuta lana egiñ bearra gauza nekegarria dala dio.

        Juantxo'k errotari izan nai luke, baña iriñ-sakuak astunegiak dira.

        Juantxo'k eule izan nai luke baña ariak puskatzen zaizkio eskuetan, ardurarik artzen ez dualako.

        Juantxo errementariakin asi da lanean baña mallua astunegia da eta ikatzak erre egiten du.

        Juantxo'k zapatagille egiteko asmoa artu du baña, zapata-larruak aiñ dira gogorrak!

        Juantxo sastre ikasten asi da, baña jostorratzakin biatzak zulatzen ditu.

        Juantxo'k kristaleru ikasi nai du, baña kristalak esku-artean errazegi apurtzen zaizkio.

        Juantxo'ri nekazaritza gustatzen zayo, baña, ze astuna dan atxurra.

        Juantxo'k oraingoan arrantzale bizi-bidea aukeratu du, baña itxasoan mariatu egiten da.

        Juantxo arakiñ ikasten asi da, baña aiztoak eskua ebakiko ote dion bildurtu egiten da.

        Juantxo ogitegi batean sartu da, ogikiña izan nai dualako, baña labaldian bero aundiegia da, ta gañera berak gabaz ezin lanik egin du.

        Ay Juantxo, Juantxo! Zeure gaztetasuna lanbideak ikasten igaro dezu, ta ez dezu lanbide bat ikasi. Orain ez zera Juantxo, gizondu zera-ta. Zeure bizimodua zelan irabazi bear dezu?. Zeure burua, zelan mantenduko dezu?

 

aurrekoa hurrengoa