www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

37
ZUGATZ AZPIAN MILLA ERRIAL

 

        Gabiria'n bizi ziran senar-emazte batzuek oso zintzoak eta piñak. Piña esan oi diote Gipuzkoa'n zorrik egiñ nai ez duten pertsoneri, eta al duen moduan, xur-xur pasa ta gutxi edo geyo dirua aurreratzen dakiteneri.

        Gabiri'ko gizon zintzo au arotza zan, da Miel Antan zuan izena.

        Oraiñ eun urte edo, ez zan Gipuzkoa'ko Aurresti'kutx edo erderaz Caja de Ahorros izena duan orrelako lekurik dirua gordetzeko, eta bakoitzakbere etxian gordetzen zituan diruak: galtzeta zar batean edo burnizko lapiko zar batean ganbarako edo ukolluko abe baten azpian edo orrelako sokondoren batean.

        Gabiri'n lapur zaratak zabaldu ziran: Onelako lekutan lapurrak sartu zirala, beste leku batean lapurrak gizon bati beya salduta zeuzkarren diru guztiak kendu zizkiotela, eta abat, eta abar.

        Miel Anton bildurtu zan eta andreari ere esan gabe, etxean zeuzkan milla errealak baratzako pikupean lurperatu zituan. Baratza, etxean atzekaldean zegoan, eta piko-zugatza etxeko ormaren ondoan. Miel Anton'ek, ustez, iñork igerri gabe egiñ zuan lurperatze au; baña gutxien uste zuan batek ikusi zuan. Bere etxetik urre xamar bizi zan andre erdi sorgiñ batek. Onek senarrari esan zion, eta gau artan bertan Miel Anton'enean danak lo zeudela juan eta milla errialak ostu zizkion. Bi egunetik beiñ edo juaten zan Miel Anton pikoari begiratzera, eta beriala igerri zuan berak utzita bezela ez zegoala. Atxurra artuta juan zan eta Ai! ura naigabea! Lapiko zarra utsik eta milla errialak palta!

        Bere estuasunean, andreari esan zion: —Ai ene, Jabiela Iñasi; gureak egindu! Oraintxe galduak gera betiko.

        —Zer dezu, gizon? Zer esaten didazu?

        —Ai ene bada! Gure galdua! —zion berriro Miel Anton'ek.

        Alako baten aitortu zion emazteari zer igarotzen zan.

        —Ara —esan zion emazteak—, lepo bat det eta bera aizkoraren azpian ipiñiko nuke gure diruak nork ostu dituan baietz igarri. Beti gure etxe-aldera begira dagoan sorgiñ orrek. Itz oberik ez du orrek merezi ta.

 

aurrekoa hurrengoa