www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

6
AMAR NESKATXA EGURRETAN

 

        Egun batean, Amoroto izena duan Bizkai'ko erri batean, amar neskatxa juan ziran basora egur billa.

        Bakoitzak egur-karga eder bana egiñ zutenean, etxeruntz asi baño len, Kontzesi izena zuan neskatillak galdetu zuan: —Danok emen gaoz, ala? Eta Erruperta izena zuanak erantzun zion: —Ba, kontau zenbat gaozen eta olan jakingo degu. Eta asi zan kontatzen: bat, bi, iru, lau... eta bere burua nola ez bat zuan kontatzen, bederatzi egiten zituan. —Bat palta dogu, nor da? esaten zuan. Eta beste neskatilla batek esan zuan: —Zuk ez dozuz ondo kontatzen. Neuk kontatuko ditut, bat, bi, iru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi. (Arek ere ez zuan bere bururik kontatzen).

        Berriro ere, beste batek kontatu zituan eta iñork ez zuan norbere bururik kontatzen, eta beti bat palta, eta nor palta zan jakiñ ezin.

        —Au da ez-bearra —zioten—; amar lagunek urten degu egurretara, eta bedcratzi baño ez goiaz etxera, Nor ete da palta dana? —Ni, emen nago —zion batek—, Ni be bai —beste batek—. baña nor edo nor palta degu. —Ene, goiazan etxera, gautu baño len, besteren bat paltau ez dakigun.

        Eta bakoitzak beren egur-kargak buruan artu eta erriratu ziran. Baña etxeratu baño len alkarri esan zioten, gauza txarrak berez jakiten dirala eta azkar gañera, eta augatik beren etxietan ezer ez esatea erabaki zuten.

        Urrengo goizean, Kontzezi'k Erruperta'ri leyotik-leyora galde egin zion al zuan ixillen: —Entzun egizu, Erruperta: ezer berri txarrik zabaldu ote da errian?

        —Nik ez det ezer entzun.

        —Ene, ixilik gauden bada, baña laster jakingo da zerbait, neskatilla gazte baten palta jakitekua da ta.

 

aurrekoa hurrengoa