www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

31
ZERUETAKO ESKABIDEA

 

        Izurtza'ko etxe batean eskale erdeldun batek atea jo ta ogi zati bat eskatu zuan. Gizon beltz igar-igar bat zan, Ceuta'n preso urte batzuetan egona ta erten berria. Etxeko andreari esan zionean Ceuta'tik zetorrela. Zeruetatik aditu zion, eta tentel xamarra bai zan, da alargundu berria, esan zion gizonari:

        —Aizu, zuk nere gizona ezagutuko dezu urrean; aiñ zan ona ze. Zeruetan izan beardu arek ere. Eskaleak igerririk zer Maritentel zeukan aurrean, erantzun zion:

        —Ezagutuko ez det ba? Berak esanda etorri naiz ba onera.

        —Ta zer berri dakartzuz ba Zeruetatik?

        —Ara, zure senarrak jaka ta praka batzuek nai ditu, eta neuk eramango nizkiola esan nion. Baita ere esan zidan, etortzen nintzanean zuk bazkaria edo aparia emango zizkiazula.

        —Bai, orixe, eman ez? Sartu zaite, —esan da sukaldera eraman zuan; lapikoan egosita zeukan lukainka muturra ogi zati baten gañean eman zion. Atzera len baillen Zeruetara jun bear zuelako ez zuan, bazkari aundiagorik nai izan. Katillu bat bete babarrun salda ere bai, eta itz leunaki eskerrak emanda praka ta jaka berriak besapean zituala pozik juan zan eskalia.

 

aurrekoa hurrengoa