www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

68
MATRILLUEN SOÑUA

 

        Zizurkill'ko errementarian semeak soldadu juan bear zuan. Aita-semeak bakarrik ziran, oso langilleak biak, eta aita zerbait zarra. Denbora aretan lau milla errial ordaindu ezkero soldadu joan gabe gelditu zeikean. Errementaritzan aita bakarrik gelditu ezkero gaizki ikusi bear zuan bere burua eta semea soldadutzatik askatzea pentsatu zuten biak. Baña ez zuten lau milla errialik.

        Apaiz jaunanera zuzendu zan aita lau milla errialen eske erreitua pagatzekotan.

        Torizuz lau milla errialak, —esan Zion apaiz jaunak— ez det erreiturik bear. Zuen errementariko matrilluen soñuak kale guztia betetzen du, soñu ori da nere erreitua. Bai dakit langilleak zeratena eta engañatuko ez nazutena ere bai.

        Zizurkillen bai zan denbora aretan etxe jaun alper bat iñoiz lanik egin gabea, ta noizean bein, bere gurasoak utzi zizkioten lur bat, edo etxe bat saldu ta jan da edan eta ibilliz bizi zana. «Zumalabe'ko nagusia» esaten zioten Zizurkillen; baña nagusitasunak gutxitzen zijoazkion.

        Erri guztian jakiñ zan apaizak errementariari eman zion dirua, eta Zumalabe'ko nagusia juan zan apaiz jaunaren etxera diru eske.

        Baña apaizak ez zion dirurik eman, eta esan zion: —Zuri dirua ematea, zure alperkeria geitutzea izango litzake. Nik ez det ez lurren eta ez etxien gañean dirurik eman nai. Nik, errementariko matrilluen soñu alaiaren gañean eman det eman detan dirua.

 

aurrekoa hurrengoa