www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

49
EMETIXEK BERA JUAN DIREZ

 

        Mundaka izena duan Bizkai'ko erri eder beaten gertatua omen da nik oraiñ esan bear detan ipuiña.

        An ere senar-emazte batzuek ziran, emaztea len esan detan Zumaya'ko andrearen moduko berekoia, eta bere burua ondo zaintzen zuana. Senarra, beti «itxasoak ebakitzen» esan oi dan bezela, Barcelona'tik Filipinas ugartietara zebillen; Ogoño itxas-muturrak baño urte geyago zuan ontzi zar bateko arotza zan.

        «Isla de Luzón» ontzia iru edo lau illabetetik beiñ Barcelona'ra etortzen zanean, andrea, dotore jantzita juaten zan gizona ikustera. Onek, alkar ikusten zuten bakoitzean irabazi zituan diru guztiak ematen. zizkion emazteari, txakur txiki bat bera ere gastatu gabe, andreak ondo gordeko zituan pozean eta «Isla de Luzón» utzita, lenbailen Mundaka'ra bizitzen juateko itxaropenean.

        «Milla ogerleko batzuk aurrestu ezketiño Mundaka'n ondo bixi geinkez (umerik ez zuten) —pentsatzen zuan gizonak— ez diñot Arrotegi lez, baña, geure klasian ondo beintzat.»

        Eta itxasoan ogetamar urte igaro zituanean, bere gauzak artu ta Filipinas'eri agur egiñ da Mundaka'ra etorri zan; ondo bizitzera, bere ustez.

        Bere ustea agertu zionean, emazteak esan zion —Ai ene! Kose Mari, guk eztaukogu dirurik olan bizitzeko.

        Eta senarrak: —Nun dozuz ba nik irabazitako diru eder guztijok? —galdetu zionean, —«Erdu neugaz» esanda irolera eraman zuan, eta estalkia jaso ta —erantzun zion: —«Emetixek bera juan direz».

 

aurrekoa hurrengoa