89 GURE ETXEAN JAUNGOIKOA
Garizuma Santuan, txarteletara Juan zan gizon bati Nuarbe'ko Erretore jaunak galdetu zion:
—Nun dago Jaungiokoa, Joxe Juakiñ? Eta onek, ben-ben (serio-serio) erantzun zion
—Gure etxean, jauna.
—Baña gizona; Toki guztietan dago Jaungoikoa. Ba dakizu Kristau Ikasbideak nola dion «Toki guztietan dago Jaungoikoa».
Eta Josejuakiñ'ek batere estutu gabe dio apaizari:
—Bai ba, jauna, toki guztietan dagoalako ba, gure etxean ere nai ta naiez egon bear. Ala, gure etxean ez ote dago ba Jaungoikoarentzat tokirik?
|