 |
26 PESETA BIKOA
Askotan aitatu dedan Amezketa'ko Pernando, konpesatzera juan zan bein, eta konpesatzen ari zan bitartean, apaizari, peseta bikoa atera zion, sotanen patrikaratik.
Zazpigarren Agindura eldu ziranean, Pernando'k esan zion: —Jauna, aitortzen det beiñ peseta biko bat ostu nuela.
Eta apaizak: —Jabeari biurtu bearrean zera, barkatu al izateko.
Pernando'k peseta bikoa eskeñiaz: —Ar beza, jauna.
—Ez, neri ez dirazu eman bear, jabean baizik. Eta jabeak artu nai ez ba'du?
—Zuretzat.
Bukatu zuten konpesioa, ta Pernando bankuetara juan da belauniko zegoan.
Biyen bitartean, apaiza konturatu zan, peseta bikoa palta zuala, eta baita ere Pernando'k artu ziola. Konpesonariotik burua atera, eta, ixil zamar deitu zion: —Pernando!, Pernando! —eta eskuz adierazten zion, zetorrela berriro konpesonariora.
Baña Pernando'k, burua jiratuaz erantzun zion —Jauna, orko kontuak, or.
|
 |