![](../../images/gardena1.gif) |
82 ARGI BI
Seme batek esaten zion egun batean bere aitari —Aita, zu pobria jayoa zera eta aberastuta zaude. Ni berriz aberatsa jayoa naiz, eta ezkondu nintzanean diru mordo ederra eman zidazun arren, ni atzeraka nijoa, urtean baño urtean diru gutxiagoren jabe naiz. Nola atondu zera zu, aita, aberastutzeko?
Izketan ari ziran gelan, argi bi zeuden piztuta eta aitak, jaiki ta argi bat itzaldu zuan. Au eginda exeri zan berriro eta semeari esan zion: —Dirua geitutzia ez dek aiñ gauza sailla; lenengo egiñ bear dekan gauza dek, alperrik ezer ez galtzea, eta argi batekiñ igaro al izan ezkero, bigarren argirik ez piztutzea.
|
![](../../images/gardena1.gif) |