www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

35
EGIPTO'RA IGESI

 

        Badakizute nola Jesus umetxoa Sortaldeko iru Erregeak ikusi zutenean, Herodes'engana juan ez ziralako Jesus umea nun zegoan esaten, Herodes'ek aserratu, eta bi urtetik berako ume danak iltzea agindu zuala.

        Lo zegoala, Aingeru batek esnatu zuan aita San Jose eta esan zion: «Artu egizuz aurra eta bere ama, eta zoaz igesi Egipto'ra, Herodes'ek il egiñ naidu eta billa dabil-da».

        Aita San Jose'k esnatu zuan Ama Birjia, eta au bere gauzak batzen ari zan bitartean, Aita San Jose'k astuari perrak atzekoz aurrera ipiñi zizkion, eta onetara aurreruntz juanarren, atzerantz oñatzak egiten zituan. Eta billa ibilli ziran gizon gaiztoak ezin arrapatu izan zuten Jesus umetxoa.

 

aurrekoa hurrengoa