www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

10
ZER EGITEN DU TOLOSA'N GARIAK?

 

        Amezketako Pernando oso gizon argia ta burutsua zan; eta bere esaerak gure baserritarren artean asko ibilli oi dira: «Pernando Amezketarrak esan zuan bezela», «Pernando amezketarrari galdetu bear ori», «Pernando amezketarrak emango zion orreri erantzun ederra» eta abar. Ara emen bere erantzun bat.

        Egun batean Tolosa'ko azokatik etxera zijoala, bidean beste gizon batekiñ topo egin zuan, eta gizon arek galde zion: —Tolosa'tik al zatoz? —Bai.

        —Zer egiten du Tolosan gariak? (Au da, zer balio du, edo zer prezio egiñ du?)

        Pernando'k ondo zekian zer galdetu zion gizon arek baña serio-serio erantzun zion: —Gariak zer egiten duan Tolosa'n? Beste lekuetan egiten duana: Iriña eta zaya.

 

aurrekoa hurrengoa