www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

42
AIZARNA'KO AGUAZILLA

 

        Aizarna, mendi baten gañean dagon Gipuzkoa' ko erri polit bat da. Aizarnazabal eta Zestua ditu urrean.

        Oraiñ larogei urte inguru omen zuten alkate bat, Barrena jauna, gauzak ariñ eta azkar egitea nai izaten zituana.

        Aguazilla ostera, oso astiro egiten zituana. Amas, bere abizena. Alkatea beti aserreka ari zitzaion.

        —«Amax, ik daukan sasoyakin, bariak baño askartasun geyago ez daukak. Gizonak ori baño aritasun geyago bear dik. Zirt edo zart, atzera edo aurrera, beti urrepelen moduan egon gabe» eta abar.

        Egun batean alkateak deitu zion: —Amax!

        —Jauna!

        —Azpeiti'ra Juan bear dek.

        —Bai, jauna.

        Eta Amax asi zan Kontzejuko eskaillerak bera, astrapaladan, erori ta muturrak ausitzeko zorian.

        Alkateak eziñ zuan siñistu, aiñ aguro eskaillerak bera zijoana aguazilla izango zanik, baña bada ezpada ere deitu zion

        —Amax!

        —Jauna!

        —Nora ua ?

        —Berorrek ez dit ba agindu Azpeiti'ra Juan bear detala?

        —Eta, zer egiñ bear dek ba Azpeiti'ra juanda?

        —iAaaaaa!

        Amax'ek esaten zuan gero, aguaziltza baño lanbide txarragorik mundu guztian ez zegoala. Ez astiro ibillita, eta ez ariñ ibillita, Alkatien gustorik egingo zuan aguazillik ez zala jayo.

 

aurrekoa hurrengoa