www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

51
IÑOREN IRITZIA

 

        Getaria'ko Basakarte baserritik erten zuten egun batean Esteban aitona ta bere billoba Estebantxo'k Zestua'n zerbait egitera. Astoa bai zuten Basakarte'n eta Estebantxo asto gañean eta aitona oñez juan ziran Zumaya'ra arte.

        Zumaya'ko zubi, txikira eldu ziranean, an zutik zeuden gizon batzuek esan zuten: «Agure zarra oñez eta mutill koskorra asto gañean; oñez juateko sasoi obea daukala esan leike ba mutill orrek.

        Au entzun zutenean, aitona asto gañean eta Estebantxo oñez asi ziran.

        Arrua'ko geltotiko lenengo etxeetara eldu ziranean bi emakumek alkarri esan zieten: —Ikusten al dezu agure alper ori ze ederki dijoan asto gañean eta mutill koskor gizajua oñez?

Aitona ta billoba biak asto gañean jarri ziran eta bai zijoazen, baña Iraeta'ko zubira eldu ziranean entzun zuten gizon batzuek nola esan zuten: «Asto orrek ere bai du naikoa lan agure ta mutill koskor ori gañean dituala juan bear izateko. Batzuek uste izaten dute nonbait, abereak ez dirala nekatzen».

        Jatxi ziran biak, eta biak oñez juan ziran, astoa sokatik zutela.

        Eta Zestua'ra eldu ziranean, lenengo billatu zituen mutill gazte batzuek ala zioten batak besteari «Santa Agueda'tik edo nondik ote datoz abek biok, astoa euki ta biok oñez...»

        Orduan Esteban'ek esan zion Estebantxo'ri:

 

                Nere semearen seme

                Neure billoba laztana

                Entzun zak eure aitonak

                Gaur esaten dikana:

                Ez artu iñoiz euretzat

                Iñoren esana.

 

aurrekoa hurrengoa