www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

96
SALOMON ERREGEA TA TXINDURRIAK

 

        Bein batean, Salomon errege, jakintsu aundia Jerusalen'etik erten zan bere jauregiko gizon askorekiñ, bera ikustera urrutitik zetorren Saba'ko erregiñari bidera ertetzearren.

        Alkar ikusi ta agurtu ziranean, Salomon, erregiñaren alboan jarri zan eta danak Jerusalen'era zuzendu ziran.

        Bidean txindurri-abi aundi bat billatu zuten, lur tontor baten barrenean sarrera zuala.

        Txindurriak, arrisku ura igerri zutenean danak zoratuta bezela alde batera ta bestera azi ziran eriotzatik iges egitearren.

        Salomon jakintsuak txindurriaren izketa ere bai zekian, diotenez, eta aditu zuan alkarri nola zioten:

        —Salomon errege aundia dator, ondoren aundiakin, zaldi oyen ankazpian da, gaur, gure azkena.

        Salomon'ek esan zion Saba'ko erregiñari txindurriak ziotena eta onek erantzun zion:

        —Zer zorion aundiagorik itxaron leikie ba txindurri zirkil oyek, gure zaldien ankapean iltzea baño? Ez luteke zu bezelako errege bategaitik ezer esateko ausardirik izan bear.

        Orduan Salomon'ek esan zion erregiñari: —Aundiak eta alsuak txikien eta indargabearen ardura ta errukia bear dituzte, —ta au esanaz bere zaldiari bide bat eman zion, txindurriak ez zapaltzearren.

        Erregiñak orduan igerri zuan Salomon'en jakinduria ta aunditasuna nolakoak zidan, eta esan omen zuan:

        —Zorionekoa orrelako erregea duan erria: Aundikien labankeriari baño txikien esanari jaramon geyago egiten dion erregea.

 

aurrekoa hurrengoa