www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

18
MAÑARI'TIK BUENOS AIRES'ERA

 

        Oraiñ esan bear detana ere ez da ipuiña, lengoa bezelaxe Mañari'n gertatua baizik.

        Mañari'ko Azkoitigoikoa izena duan baserrian, iñorekin itzik egiten ez zuan mutil bat zuten. Etxekoakin bakarrik itz egiten zuan, eta abekiñ ere al zuan gutxiena; itz kontatuak. Umetatik zan orrelakotxia; beti ixil-ixilla ezagutu zuten, eta iñor ez zan arritzen augaitik.

        Errira igande ta jayetan bakarrik etortzen zan; eleizara, eta Meza edo besperak bukatutakuan, iñori itzik egiteke, etxerako bidea artzen zuan.

        Mañariarrak esaten zuten Joxe Ramun Azkoitigoikoak, aiñ mutil ona ta langillea, izanarren, ez zuala iñoiz andregairik billatuko, itzik ez egitearren mutil-zar geldituko zala.

        Igande batean ez Mezetara eta ez besperetara, Joxe Ramun ez zan agertu. Uste izan zan gaxorik egongo zala. Baña egun gutxi barru erri guztian jakiñ zan Joxe Ramun Azkoitigoikoa Amerika'ra Juan zala. Itzik egin gabe antolatu ote ditu ba Amerika'ra juan al izateko paperak eta gauzak? Zioten Mañari'tarrak.

Bi illabete inguru, Joxe Ramun Azkoitigoikoa Mesa nagusian eleizan zan. Jende guztiak zion: —Ene, Amerika'ra juan zala ta ara emen ostera Joxe Ramun Azkoitigoikoa. Joxe Ramun, danak entzun arren ixillik zegoan. Apaizak sakristira eraman da galde zion: —Damutu egiñ al zak, Amerik'etara juatia?

        —Ez, jauna, ni izan naiz Amerika'n.

        —Nungo Amerika'n izan aiz gero i.

        —Buenos Aires'en. Ama Birjiiia agostuko egunian eldu zan barkua Buenos Aires'era, eta elurra ari zan «mara-mara». Nere barrurako esan nuan agostuen amabostean elurra onela egiten duanean, zer izango da emen neguan? Eta ostera, juan nintzan barkuan bertan etorri naiz berriz.

        —Baña, mutil, Buenos Aires'en agostuan dek neguen biotza eta Gabonetan uda.

        —Bai baña nik ez nekian ori, eta gañera ez nuan iñorekiñ itz egin da... Au esanaz sakristiatik erten eta Joxe Ramunek jo zuan etxerantz mendian gora.

 

aurrekoa hurrengoa