94 GREGORITXON ZAPATAK
Errege-bezpera gabean, egun gutxi zalarik mundura etorritako Juantxo, lo zegoan bere seaskan. Baña gela berean, bere oetxoan zegoan Juantxo'ren arrebatxoa, Gregori'txo ez zegoan lo, esna baizik.
Ara, —zion bere artean—, sei urte dira neri gaurko egunean jostallu politak Erregeak ekartzen dizkidatela. Baña, bai ote dakite aurten anaitxo bat detanik? Nere zapaten ondoan ipiñi det bere abarkatxoa, baña ain da gauza txikia... ikusiko ote dute? Ba'leike ez ikustea. Zer egin nezake?..
Bat-batean Gregoritxok pentsamentu bat izan zuan. Ixil-ixilik jaiki ta bere bigarren zapata-billa juan zan. Gero, artu zuan paper bat eta lapitzakin letra aundi, al zuan erako batzuekin, kartatxo au idatzi zuan:
«Errege maiteak: ez aserratu Juantxo'n abarkatxoaren ordez nere bigarren zapata ipintzen detalako. Egia esan, txikiegia da-ta.»
Tolestu zuan papera ta sartu zuan bere bigarren zapatan erdi agirian zalarik, eta ondo ikusteko lekuan, berearen ondoan utzi zuan. Beriala sartu zan oera ta loak artu zuan.
Gaberdian, Erregeak igaro ziranean ikusi zuten bigarren zapata eta baita kartatxoa irakurri ere. Eta asko poztu ziran Gregoritxok bere anaitxoa asko maite zualako. Augaitik, zapata bietan, zituzten jostallurik ederrenak utzi zituzten.
|