www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

74
TXAKUR LUZEA

 

        Bazterretxe'ko Txomin eta Arizpe'ko Martolo, bidaniarrak biak, Tolosa'ko ostatu batean an dira bazkaltzen azoka-egun batean, Bei bana ekarri dute periara eta ondoxamar saldu dituzte ta barru alaiakin daude.

        Txomiñ'ek dio Martolo'ri: —Bazterretxera telegrama bat bialdu al ba'lei, gure Jabielaiñazi'ri bialduko nioke, neu etxeratu baño len jakin dezan zenbat diru artu detan beyakin.

        Eta Martolo'k dio: —Neuk ere beste ainbeste egingo nikek, baña etziok egiterik. Baña, aizak, oraingo moduan gauzak ba'dijuaz, ori ere ikusiko diagu Bidania'n.

        —Eta nola leikela elaberriak aiñ ariñ leku batetik bestera eramatea?

        —Gauza erraza dek ori, mutill: burniarien punta batean ikutu eta... trist! beste puntak luma batek bezelaxe eskribitzen dik.

        —Nik ezin diat ba ori ulertu. Ez dek aiñ erraza, ezta gutxiagorik ere.

        —Neuk azalduko diat ondo. Ara: Txakurrik bai aldezute Bazterretxen?

        —Bai.

        —Nolaoka dezute, aundia ala txikia?

        —Ez aundi ta ez txiki.

        —Ta, ik buztana zapalatzen diokanean zer egiten dik?

        —Zer egingo dik ba, zaunka.

        —Tira ba, iruditu bekik, zuen txakurra luze-luzea dala, Bidania'tik Donostirañokoa; Bidania'n buztana ta Donostia'n burua dituala. Ik, Bidania'n buztana zapalatzen ba'diok, gauza jakiña dek Donostia'n zaunka egingo duala. Ara or bada, ondo azalduta, telegrafua zer dan.

 

aurrekoa hurrengoa