www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Amandriaren altzoan
Julene Azpeitia
1961

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Amandriaren altzoan, Julene Azpeitia. Kuliska Sorta, 1961.

 

 

aurrekoa hurrengoa

21
GERGORIO LANBERRI

 

        Zestuan baizan zapatari bat, Gergorio Altzeta izena zuana. Bere ogibide edo ofizioa zapataria izan arren, beste zer nai lan asi zituan. Asi diot, bada, denbora gutxi irauten zuan ogibide batekin. Araki izan zan uda batean, beste denbora baten ogigin ere sartu zan, baita karta partitzalle ere, eta abar, eta abar.

        Agaitik bere erritarrak Gergorio Lanberri deitzen zioten. Onenbeste lan-bide aldatzea, alperra zalako egiten zuan; langillea izan balitz zapatagintzan zeukan bere bizi modua ateria, orduan Zestuan bera besterik etzan da.

        Zapatak konpontzera eramandakoan, oso ondo itz egiñ oi zuan: —Bai, ume, esan amari beriala egingo dizkiotala, datorren asterako izango dituala.

        Baña, bai zera! Nor-berak erteten zuanakiñ batean artu zapatak eta arrika botatzen zituan sokondo batera. Zestuarrak, urte betean eramandako oñetako zarrak, tontor aundi batean euki oi zituan. Norenak ziran ere Gergorio Lanberrik ez zuan jakiten. Norberak aukeratu bear, billa juandakoan, eta konpondu gabe etxera eraman bear.

        Gergorio Lanberri Zestua'n azpertu zan nunbait, eta bere pamiliakiñ Donostira juan zan bizitzera. BI seme zituan eta ayek oso ondo kolokatu. zituala ta, Donostia'n, Lanberritarrak, oso ondo bizi ziran soñuak izan ziran Zestuan: —Orrela obe, —zioten zestuarrak—, nonbait, bere gustoko lanen bat billatu du Lanberri'k.

        Baserri bateko gizonari milla errial zizkion sor Lanberri'k, narrua erosteko edo, ondo itz eginda kenduak, aspaldi baten. Manuel Etxebeste'k —au zan baserritarran izena— Lanberr'i'ri diru ayek kobratzeko itxaropenak, galduak zituan. Baña Lanberri'tarrak, Donostia'n aiñ ondo bizi zirala, entzun zuanean, igande batean juan zan Donosti'ra, eta Lanberri etxean arrapatu zuan.

        Onek oso abegi ona egiñ zion: —Ondo al zerate Zestua'n? Eta zerk zakarzki ba gure etxera? eta onelako leunkeriak esanaz.

        —Ara ba, Gergorio, badakizu San Juanetan bost urte emandako milla errialak...

        —Bai, ez dizkitzut ukatzen.

        —Ia bost urte abetako erreituak barkatzen dizkitzut, baña, milla errialak neuri ere palta egiten die bei berri bat erosteko, eta oraiñ baidakit Zestua'n baño lasaiago bizi zeratela ta, atzo, Martiña guriari esan nion: Donostira juan bear det, Gergoro'ri milla errialak eskatzera. Eta Martia'k esan zidan —Bai, gizona, zuaz, eta ekarri itzatzu, bei berria Zumaya'ko perian erosi dezagun. Eta ala etorri naiz ba, denbora ederra ere bai zegoan da.

        Lanberri'k serio-serio esan zion: —Manuel, zuk «Aita gurea» jakiñgo dezu ba.

        «Aita gurea» jakingo ez det ba!

        —Ia, esan ezazu bada.

        Eta Etxebeste gizajoa, txapela kenduta, eleizan ba'lego bezelxe asi zan: —Aita gurea, Zeruetan zaudena, santifikatu izan bedi zure izena, betor gugana zure erregetza, egiñ bedi zure naia, zeruan bezela, lurrean ere... Eta ixildu zan.

        Baña Lanberri'k, irri-parreka esan zion:

        —Jarrai, Manuel, jarrai.

        —...Eman egiguzu gaur, geure eguneroko ogia, eta barkatu egiguzuz gure zorrak, geuk, geure zordunari barkatzen diogun bezela, ez...

        Eta orduan Lanberri'k: —Geldi, geldi, Manuel, naikoa da. Zer esan dezun bai aldakizu? «Geuk, geure zordunari barkatzen diogun bezela». Eta zeuk, neri, zor dizutana barkatzen ez ba'dirazu, nola nai dezu ba Jaungoikoak zeuri barkatzen?

        Eta Manuel Etxebeste gizajoak, berak zor balio baño apalago erten zan Lanberri'netik, eta oso eleizkoia nola zan bere barrurako esan zuan: —Alde batetik, arrazoia daukala ere esan leike. Alkarreki eskolan, ibilliak geran arren, Lanberri beti izan da nere aldian jakintsu aundia.

 

aurrekoa hurrengoa