www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zetatik?

 

        —Euskeraz irakurteko ta zeure erriko izparrak euskeraz idatzi ta izparringira bialtzeko orren zaletasun andia nundik dozu?

        —Ara, nire basen-itik urtxo dagoan urian euskal jai ospatsua izan zan bein. Ni mutiko bat nintzan orduan, euskeraz irakurten ondo ekien umeei sariak agindu eutsiezan.

        —Eta zu, sariketa aretan aurkeztu ziñean, ezta?

        —Bai, neure mutil-lagun batzukaz batera aurkeztu nintzan, eta irakurtea ederto egin neban, antza, sana emousten ta.

        —Zer emon eutsuen?

        —Ogerleko bat, «santo» batzuk, eta euskerazko liburua. Nire poza! Ogerlekoa amak urtu eban; baiña liburua ta «santuak» ondiño etxean dira, ta barri-barri, ardura guztiz jagon dodazalako.

        Orduantxe sortu jatan euskeraz irakurteko leia andia, ta arrezkero asko irakurri dot.

        —Zer irakurri dozu, liburuak ala izparringiak?

        —Bitzuek; baiña izparringia geiago, ta irakurtetik etorri jatan, geroago, idazteko guraria, ta alako baten asi nintzan izparrak bialtzen EUZKADIra. Pozik artu eustezan, zuzendu be bai nire idaztokerrak, eta orrenbestegaz euskaltzale gogotsu-gogotsua naiatzu.

        —Ba dakizu gaur Zumarragan egiten dala euskal jai ospatsu bat, zuri euskeraz irakurteko zaletasuna emon eutsuna lakoxea?

        —Ba dakit, eta berari laguntzeko neure dirutxua be emon dot.

        —Ia zure antzera an aurkeztuko diran umeetan sortzen dan euskaltzaletasuna.

        —Sortuko da, ez dago orixe baiño ereite obarik eta.

1928-IX-30

 

aurrekoa hurrengoa