www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Esakun zarrak

 

        Oraintsu, etxe barri baten jaunak, bertako eskaratzean edo idazkunak ipinteko asmoz, eskatu eutson Mourlane-Mitxelena idazle entzutedunari zuzendu egiozala euskerazko esakun zar egoki batzuk, eta onek, urrengo ipinten dogun txortea bildu dau.

        Eurotarik batzuk, ezagunak eta gaur bertan be guztiz oituak dira Bizkaiko euskaldunen artean; beste batzuk barri egiten jakuz guri bizkaitarroi beintzat. Eta danak dira bata baiño bestea politagoak.

        Mourlaneri ikusi geuntsozan eurok, eta eskatu be bai, ementxe egun baten argitaltzeko, ta poz-pozik emon euskuzan. Anei esker, adiskide.

        Orra esakunok:

        «Haz nezak egunko aragiaz, atzoko ogiaz, eta jazko arnoaz, eta atxeterrak bihoaz» (Arnauld Oihenart).

        Gure euskeraz: Azi naik gaurko okeleaz, atzoko ogiaz, ta igazko ardaoaz, ta osalariak buaz.

        «Begi batez aski saltunak, ehun eztitu sobera erostunak» (Abbé Intxauspe).

        Au polita da. Saltzen dagoanak begi bategaz naikoa da, ta erosi bear dauanak eun eukita be, geiegirik edo sobrarik ez.

        «Arraiña eta arotza, heren egunak karazez-kanpora deragoza» (Mitxel).

        «Gaitza hungi ator, bakar bahator» (Izturizkoko etxe baten dago).

        «Nork bere gozoz etxaginean» (Oihenart).

        «Ez jan eta ez lan» (Erriarena).

        Au Bizkaian eurrez erabilli oi da.

        «Garean, garena legez» (Sangis).

        Lenengo itza, «garean» guk esaten dogu: «izan gaitezan».

        «Milla urte igarota, ura bere bidean» (D'Etxeberri).

        «Andiak andiro» (Garibai).

        «Bearrak bearra eragiten du» (Abbé Intxauspe).

        Au be Bizkaian eurrez esaten da gaur.

        «Andrea ugaria, eta gorularia» (Erriarena).

        «Idi bereari, goldea» (Garibai).

        «Nork bere opilari ikatza» (Erriarena).

        Esakun au guk erabilli oi dogu onan: Bakotxak bere opillari sua.

        «Esanok oi dira eze errege bere ogiz ase eztoa» (Garibaiena:

Baztango etxe baten ei dago).

 

* * *

 

        Orreexek dira esakunok. Orreetarikoak beste asko bildu leikez; elerik geienak aberatsak izaten dira esakunetan, eta gure onek be ainbat daukoz.

        Baña nik uste dot orain esakun barriak asmau bear doguzala, bearrizana ba dago ta.

        Esaterako, edo adibidez, euskerearen alde gogorkeri andiak dakazanari auxe erantzun:

        «Beioaz itzak, betoz egintzak».

        Ez al da polita, egokia, egizkoa ta bearrezkoa? Neu beintzat baietzean nago.

1918-V-22

 

aurrekoa hurrengoa