www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ume txikitxuen euskal ikastolea

 

        Bilbaon, Plaza Barrian, dago eskola maitegarri au ia urte batzuk dirala.

        Eskola onetan irakasten jake umeei, neskatotxu ta mutikotxuei, beste eskola guztietan irakasten dan gauzea, ta onez ganera, euskerea.

        Irakaslariak dira neskatilla bi, Iturri-tar Elbire irakaslari nagusia; ta Arribi-tar Agurtzane irakaslari bigarrena.

        Ikasten dabiltzan umeak eun ogeta amabi dira; berrogeta emeretzi neskatotxu, ta irurogeta amairu mutikotxu.

        Lengo baten be, oraintsu, aitatu genduan leku onetan euskal ikastola au, bertora dabiltzan ume txiki batzuk lenengo Jaunarkundea (Komuniñoa) egin ebela ta.

        Orduan esaten genduan gauza pozkarria dala Bilbaoko kalean umeei euskerea euren artean erabilten ikustea. Unamunok baleki!

        Egunero ikusten doguz ba geure etxe onen aurrean, txoriak lez olgetan dabiltzan umeak, alkarri egiten dautsoezan deadarrak: Etorri ona!... urlia da!... neu naz lenengoa!... ta onetara.

        Egarriaren egarriz azkenetan dagoanari ezpanak ur ozkirriaz bustita emon leikion atsegiña baizen andia da ume polit orreek darabillen euskereak dakaskuna, Bilbao erdaldundu onetan bizi garan euskaldun euskaltzaleei. (Esakera onexek luzea urten dausku; ez dakigu ulertuko dozuen. Ulertzen ez badozue, zoaze geuk dakigun jaimista bategana; arexek, euskeraz jakin barik igarriko dautso arin).

        Atzo arratsaldean ba, Bilbaoko Centro Vasco-n aurkeztu ziran euskal ikastola onetako umetxuak euren irakaslariakaz, agirian iminteko zenbat dakien, azterketak edo esamiñak egiteko antxe guztien aurrean.

        Arrituta itxi eben mundu guztia. Zein polito, zirti-zarta, erantzuten eben irakaslariak egiten eutsiezan itanduetara! An begira aurkitzen ziranen artean askok esaten eben: Oneek, geuk baiño askozaz geiago dakie ba ta. Zelan atondu dira ume ain gazteei orrelako gauzak irakasteko?

        Egia da. Urtean-urtean egiten dabe atzoko azterketa ori, ta ikusi genduzan orain urte bi ta igaz; orduantxe lez orain be, guzurra dirudisku iru arrabete ez dauken orrelako ume gorriei ainbeste gauza irakatsi leikioela.

        Irakaslari neskatillai dagokie goralbena, ta biotz-biotzetik damotsegu izparringi onetatik. Ederto lan egin dabe umeen alde, baita Aberriaren alde be. Neskatilla bikain goragarri oneek, euren irakastolan isil-isilik, ezetariko zarata barik, lan eta lan, ainbat umetxuri euskerea ta euskaldunen gauza asko irakatsirik, Aberriaren alde ederto bideak gertututen dabez. Gure Aberri maite onek ganean daukon labarra (arri andia) azpitik jan eta zulatzen dauan ur ibilokea dira onetariko eskolak; entzun dogu besteren bat zabaltzeko asmoa dagoala Bilbaon; betoz, betoz, ba da bearrizana ta.

        Irakaslarian urrengo zorionduten doguz umetxuak eta euren

gurasoak.

        Aintza guztiei!

        Goazen aurrerantz, batzuk bide batetik, besteak bestetik, Aberria gaizkatzera.

1913-VI-2

 

aurrekoa hurrengoa