www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izkillu ikaragarria

 

        «Euskal-Esnalea»tik artuta atzo leku onetan argitaldu genduan irakurgaian Arbelaitzek diño izparringia dala ikaragarrizko izkillu bat, indar andia daualako, ta eskatzen dau alegindu gaitezala bat euskeraz sortzeko, baiña egunerokoa.

        Irakurgai orren azken aldera itanduten dau ia zer diñogun euskeraz idazten dogunok.

        Nik, lengo egun baten esan neban emen, nire ustez ondiño ez gagozala orretarako, iñoz eguna elduko dan arren.

        Orain, nire esanaren zegaitia azaldu bear dot.

        Eguneroko izparringiak zotz asko daukoz, uste izaten dan baiño zotz geitxuago. Agiri-agirian dagozan zotzak dira: nok idatzi, nok irakurri, nok dirua emon irasteko.

        Nok idatzi. Gaur ia idazle asko dagoz, egia da; ta guztien artean, ez ete litzakez idoroko ba sei, zazpi edo zortzi, eguneroko izparringi bat betetzeko lakoak? Baietz dirudi, baiña ez dakit. Izparringi geiena idatzi bear da bederatzi-amar ordutan; bizkor ibilli bear da. Atatiko izparrak, izpar orokarrak, ariz artu bear diranak, eta gaur egunean izparringian leku andia bete dabenak, iru ordutan (goitik jota) artu ta idatzi bear dira. Euskeraz lan au ondo egingo leukienak, idoroko litzakez, baiña nekez.

        Nok irakurri. Arazo au gatxagoa da askozaz be. Euskeraz len baiño geiago irakurten da, ori ezin ukatu lei, baiña ondiño gitxi eguneroko izparringi bati eutsiteko. Onetarako bearko litzakez zazpi-zortzi milla, ta nun dagoz urrik emoteko be? Zenbat ete dira izparringi onetako gure euskerea irakurten dabenak? Bosteun bai?

        Nok ipiñi dirua. Irugarren zotz au ostera gatxagoa da beste biak baiño. Eguneroko izparringia irasteko millaka ogerleko asko bear da, ta nun bildu? nogana jo? Au, arazo latza da; Ormetsek diñoala: «Gauza gatxagorik asi ta jarraitu bere egiten da». Ta zer? Diru ori euskaldun euskaltzaleen artean, bakotxak onenbeste emonda, bildu bear, edo aberats andiren bati sakela ebagi bear; lenengoa guztiz nekeza, bigarrena nekezagoa.

        Euskerazko izparringi egunorokoa irasteko, nire ustez labea ondiño oztxu dago; labea berotu daitenean, berari dagokion berotasuna jaretsi daitenean, orduan berez edo beintzat erraz agertuko dira idazleak, irakurleak eta dirudunak.

        Guk orain, geure abartxuak erre ta erre, laba ori berotzen ekin bear dautsogu. Eguneroko onetan daukozue erre-leku bat, eta beste erre-leku asko asteroko edo amabosteroko euskal ingietan: «Jaungoiko-Zale», «Euzko-Deya», «Napartarra», «Euskal-Esnalea», «Irugarren Prantziskotarra», eta abar.

        Ekin ba labea berotzen gelditu baga, elduko gara ta.

1917-1V-25

 

aurrekoa hurrengoa