www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Erderearen ordaiña

 

        —Zeregin asko daukozu, Kirikiño?

        —Naikoa. Zer dala ta diñostazu ori ba?

        —Gaurko «Egunekua», Naparratiko izparrak, irakurri dot, eta ulertu be bai, bizkaitarra nazan arren; baiña bertako izpar bat orraiti guztiz argi jakin gura neuke, zerbait illuntxo gelditu jat eta. Zeugana nator orretarako, ta zeregin asko ez badozu...

        —Esaizu ba, o gizon.

        —Orra ba: Izpar orretan diño Iruña Goterkiko jaupariak alegiñetan dabiltzala euren urteko neke-saria jaso dagioela jaristeko, ba oraingo sari ori ez dala naikoa bizi izateko.

        —Bai ba. Asko dira urtean anei laurleko baiño gitxiago daukenak Laterriagandik, eta gaur egunean, nor bizi ain gitxigaz?

        —Jaupari edo abade orreek dira «parroco»ak eta «coadjutore»ak, ezta?

        —Bai, txaunburuak eta txaunburu lagunak. Eta eskatu dabe urte-saririk edo «sueldo»rik ez dadilla izan milla laurleko baiño gitxiagokoa, ta Laterriak sari guztiei egin oi dautsen autsikia edo «descuento»a ez dagioela egin abadeen sari argalai.

        —Baiña izpar onen azkenean dago niri dart egin daustana. Ara, oneexek ebakuntxu biok, oneexek bizkaieraz esaistazuz, arren.

        —Entzuizu ba:

        «Erribera ta Iruña aldeko jaupariak dabiltz arazo onetan, euskaldunak ez dira bizi ba ain estu ta larri.

        Euskaldun erriak naikoa polito laguntzen dautsie euren abadeei; baiña erdaldundu diranak gosez ilten uzten dautsie. Zer tximist-arraio ez dakar erdera orrek?»

        —Ai ai! Orduan euskeraz itz egiten dan errietan abadeak obeto begiratuak dirala, ez dauzala goseak ilten, erriak maite dauzala; eta ostera, erderaz egiten dan errietan abadeak larri dabiltzala.

        —Orixe! diño Izperkariak, eta arek ondo daki.

        —Orduan, Kirikiño, nora begira dagoz erderea zabaltzen eta euskerea lurperatzen alegiñean dabiltzan abadeak? Bururik ba dabe? Ori egiñaz, Uzkurtzari ta Aberriari egiten dautsien kalteaz gañera, euren buruen kaltez dabiltz ba ta!

        —Zuzen diñozu, itsukeri andiagorik ez dago. Ondo argi dagoana da gure euskalerrira «erdereak» ekarri dauzala «eleizarako oztasuna, biraoa, itz zikiña, ekandu loia», ta beste ainbat gaitz, ba gaitz guzti orreek dauke «erderearen» ikurtz edo markea; eta alan be, abade asko gaitz-bidea dan «erdera» ori sartzeko su ta gar dabiltz.

        Eta gero, bein «erdera» kutun ori jabe ta nagusi egin daitenean... bere adiskide abadeentzako «gosea» ta ikusi-eziña.

        —Jaungoikoak makilla barik joten dauala esaerea da.

        —Ta egi andia. Igarriko ete dabe, Kirikiño, nozbait zetan

diñarduen?

        —Igarrita be asko ez dira ikaratuko, ta euren lan gaizto orreri utzi bez.

        —Jakiñen ganera gatxa egiten ete dabe ba?

        —Antzak alan dira.

1916-IX-6

 

aurrekoa hurrengoa