www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Itxas-esakun zarrak

 

        Otsaillaren 17an deia egin genduan, eskaturik itxasaldeko irakurleei, billatu eiezala itxasoari jagokozan esakun zarrak; eta esaten genduan zetarako gura genduzan.

        Orain arte bidaldu dauskuez: 15 esakun Lekeitiotik Valdes-Goikoetxea-tar Alexanderrek; bat Gatikatik Errizalek; eta 21 Ondarroatik Solabarrietak, eta onek ekarririko geienak Aramaiok be bai atzalben egokia eurei ipiñirik.

        Beste itxas-errietatik ez dogu ezer artu ondiño; uste dogu orraitiño batenbat ibilliko dala biltzen, eta pillotxua egin daianean igorriko dauskuzala.

        Artu doguzanak argitalduko doguz ementxe, ta geroago bardin egingo da artuko doguzanakaz... artzen badoguz.

        Eta eurok, erderalduta gero, bidalduko dautsoguz emengo Itxaso Agintariari, adierazorik berari alegiñak eginda orreexek zuzendu al izan doguzala.

        Ona ba etorri jakuzan esakunok. Lenengo doaz Lekeitiotik bidalduak:

       

* * *

 

        1. Atxak zuri dagozanian, eurija otzian.

        2. Eguzkijak erruak, aixia kanpora. (Azkenengo itz oneek esan gura dabe atako aizea edo kanpaizea edo Norte-aizea).

        3. Irategik laiñua, iparra. (Mendexa ta Lekeition dagoan Loibeko erreka bazterrari deritxo Irategi; iratza bat dago).

        4. Traganarrua agiri bada, eurija asko, aizea kanpora.

        5. Karraspioko olatu-ots andija, iparra seguru.

        6. Izarrak kiñuka, errekaixia.

        7. Ipar paltsua, noroesteko olatua zorrotza, ta beko aldia aztun, ekatxa ganian.

        8. Aixia otza, «palametrua» berutz, edurra parra-parra.

        9. Txorijak goitik, ekatxa betik.

        10. Itxaso bare, karramarrua azal, itxasuan bagia (itxaso eragiña).

        11. Laiñua mendija joten, aixe bare (aize gitxi).

        12. Zerua argi, terral luze, goitik aixia, kanpaixe antza.

        13. Sarri bazoiaz Artzara (kale bat), ixangozu jake zar a zartzara.

        14. Lumatxetan (kale bat) besigua, geure irolan besigua.

        15. Txirrijak liorretik, gose sendua atzetik.

        «Txirri» orreek ei dira itxasoko txori zurizkak, emen Bilbaoko ibaian ain ugari neguan ibilten diranen endakoak, baiña txikitxuagoak.

 

* * *

 

        Gatikako «Errizalek» bidaldu dauan esakuna da: «Arballo-ganean lanbarra, txalupean bela bakarra». Errizalek berak iñoan araiñegun itz-neurtuz, Arballo ori dala mendotz bat Matxaku (Matxitxako) ta Mañua bitartean.

        Esakun onek diñoanez, Arballo orren ganean lanbarra agertzen danean laster dala galernea edo aize andia, ta txalupeari bela bat bakarrik ipiñi bear jakola, alan gertuta egoteko aize bultzada bapatekoa datorrenerako; bestelan ba, itzuli eragin leio txalupeari.

        Beraz lanbar edo laiño ori ikusi ezkero mendotz artan, arrantzaleak egin bear dabe txalupeari bela bakar bat itxi, ta arin etxera!, astirik galdu baga.

 

* * *

 

        Bijar, Jainkoak gura badau, ta beste izpar eguneko biziren batek atzeratuten ez badauz, argitalduko doguz Ondarroatik bidaldu dauskuezanak.

Eta barriro dagioeguz eskerrak bidaltzailleei.

1917-III-2

 

aurrekoa hurrengoa