www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ba jatozak!

 

        Bizkaian Espaiñako Gobernuak daukon ordezkariak idazkia zuzendu dautse alkateei. Atzo arratsaldeko izparringi batean irakurri genduan.

        Idazki orretan diño Ordezkari orrek, errietan Udalak arturiko erabagiak eta alkatearen agintza guztiak, gazteleraz iragarri bear jakozala erriari. Auxe agintzen dau gogor.

        Onetarako, bere erabagi au sendotzeko, ataraten dau ez dakit nozko lege bat esaten dauana Espaiña laterrian Gaztelako erderea dala agintari arteko elea (lenguaje ofiziala). Eta agintaritzazko Batzar guztiak lotuta dagozala ele ori erabilten; Udalak be bai.

        Baiña gauzak aitu egin bear dira. Entzuizu, Ordezkari zoriontsu orrek: Agintaritzazko Batzarrak, eta euren artean Udalak, gaztelera ori erabilli bear dabe, lege orrek diñoanez, euren arteko ta euren nagusiekazko artuemonetan, esan-erantzunetan; ori bai, baiña erriari ezer iragarri edo jakin erazo bear jakonean beste arazo bat da. Orduan, erriari esan bear jako berak ulertuko dauan eraz. Au zentzunak eskatzen dau.

        Legearen bearkizun bat da, bera bete bear dauanak jakin daiala. Zelan bete lei iñok legerik, beronen barri ez badaki? Eta, zelan jakin lei iñok legearen barri, esaten badautsoe berak ez dakian elez?

        Au ondo argi dago, ezin argiago. Beraz, Ordezkariak bere idazkian ataraten dauan zegaiti ori atxaki utsa da.

        Emen gura dana igarrita daukogu aspalditik. Euskereari guda egin gura jako; bizkortzen asi dala, bazterretik urteten asi dala ta, orain atzeratu egin gura dabe.

        Udal iragarkien zartada au ez da izango azkenengoa; etorriko dira beste batzuk be.

        Gertau gaitezan, zintzo gero, euskerea jagoteko. Batu gaitezan danok, zanetan darabilgun odola maite dogun guztiok.

        Mutillak, ondo lotu gerrikook, estutu txapelok buruan, eskuei igurdi bat eragin, eta gertau burrukarako, ba jatok eta.

        Gora Euzkadi! ta aurrera. Beingo-beingoan ez gaioezak urtuko.

1916-II-4

 

aurrekoa hurrengoa