www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ez neuke gura ezegaitik be

 

        Erruki dot Txori-Erreka gixajo au. Or darabille asarreka emakumetxuok egoi-aizeak orbela lez. Ai zein ederto gagozan geu emen! Arazo onetan jazoten da errubakoak errudunen ordez ordaintzen dabela. Txori-Erreka ez da Zaldupe-Zale ta ez da Goikokalebedar, ta a darabille barregarri; baiña azkenengo biok be, onean-onean idatzi eben, ez eutsien gauza garratzik esaten Ondarroako emakumeei, itxuraz ezaguturik zelako neskatoak diran.

        Gauza garratzak, sarjentona ta areetarikoak, neuk, zorigaiztoko onek, ipiñi nebazan. Ondo damututa nago. Alakoren baten Ondarroara joan bearren bat badot, eta jakiten badautse, arpegi quztia erpeka urratuta ekarri bear dodana ba dakit.

        Gure bakea joan zan. Batean erreketeruak dirala, bestean erreketera morraldunak dirala, ta orain Ondarroako emakumetxu bizkorrok dirala, artega ta urduri gagoz bein.

        Orraitiño, nik sarjentona ta orreek esan nebazan, euskera geurea ikusi gura ez ebenakaitik, baiña ez danakaitik; eta orain atzeratuten dodaz esan nebazanak, ez dot gura nik burukomiñik, eta ez dot gura or Txori-Erreka, Zaldupe-Zale, Goikokalebedar gixajook erabilli daiezan nire erruz arramuskadaka. Parkatu dagistela Ondarroako emakume orreek.

        Nire parka-eske au naikoa ez bada, ta onantza etorteko asmorik igarriko bazeuntsie, mutillak, jakitun ipiñi nagizue astirik galdu barik, ainbat ariñen igesi egin daidan Pankorbo alderuntz.

        Don Jaime berberagaz edo Zuazolagaz edo Zarrontzale kurrilloiagaz, bearbada burrukaldi bat egin egingo neuke; baiña emakumakaz ez dot ezer nai.

        Libera me Domine.

1914-1-23

 

aurrekoa hurrengoa