www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aramaioko eleiztarrak

Dagokionak ardurea artu bei

 

        Iru edo lau egun dala eldu jatan Aramaiotik idazki bat, bertako abertzale batek egiña, ta bertako Jel-Buru batzarrak bidaltzeko baimena emonda.

        Idazki au osorik argitaltzeko ezbai egon naz, arrastadatxu garratz batzuk daukozalako, ta eurok ikusita batek baiño geiagok ortixek astea eukiko eban idazkigilleen aurka jarteko.         Auxe tamala izango zan, egiaren eta zuzenaren jabe dana txartzat botatea, bere berotasunean bear dan baiño zeozer geiago esan daualako.

        Orregaitik, azkenean erabagi dot, idazki orren guna edo barrua ementxe argitaltzea, garrazkeritxuak barik; eta bide batez, dei egitea emendik (dei au ezetako gauza bada) gure artean Kristoren artaldea zaintzeko egikizuna dabenai.

        Ara: Deun Sebasten ziñoparen bederatziurrena orain arte beti euskeraz egin da, igazko urtean be bai; eta aurten erderaz egin dala. Zegaitik au, aramaioarrak izanik igaz aiñako euskaldunak? Ba, ez da bestegaitik ango txaunburu edo parrokoa ezker dagoalako bertako abertzaleakaz, oneek diñoenez; eta erea nundik arrapauko ibilli oi dala eurei min emoteko, ta ortixek, euskeratik ekiten dautso.

        Eta ango abertzaleak idatzi dabe ona, ba dakiela txaunburuaren zer-esanik euki ezkero, Jaupalburu edo Artziprestiagana jo bear dabela, ta onen bidez, Gotzailleagana; baiña bide ori jakin arren, eurentzako alperrik dala, ez dabela asi be egin gura bertatik; «ez dago berak (Jaupalburuak) Gatzagako txadonan zer egin eban ikusi baiño txonitz batean...» Auxe diñoe. Ez dakigu Gatzagako orrek egin ebana; baiña igarten da euskerearen arerioa dala, nazionalisten arerioa dalako.

        Eta diñoe, ona joten dabela ta emendik eskatzen dautsoela Gotzailleari, bear dan begiratasun guztiaz, alde artu daiala arazo artan, eta agindu daiala Aramaioko euskaldunei (erri guztia) euskeraz egin daioezala eleizan latiñez egin bear ez diran egikizunak, auxe dalako zuzentasuna ta beartasuna.

        Orra or Aramaioko idazkiak diñoana.

        Dei egiten dautsegu Kristoren arditxuak zaintzeko bearkuna dabenai, Jaungoikoarren euskaldunei ez daioela egin euskeraz egin-ezaz egiten dautsien okerra.

        Euki beie gogoan euskaldunak gaizkatzeko be gure Jaun ona il zala gurutzean eta bere odol eder-ederra jarion ebala.

        Irakatsi beioe euskaldunei be Gorako bidea eurak dakien eta darabillen eta poz-pozik aitzen daben euskeraz, gurasoakandik etorri jakun elez.

        Asian, Afrikan, Ozeanian, ludiko toki guzti-guztietan biztanleei euren elez edo berbetaz irakasten jake Kristoren Izparra, Doibatz edo Eleiza Deunaren asieratik, Jaungoikoak alantxe gura daualako. Kristoren Belduak (Apostoluak), Goteunaren arnasea artuta Apaltokitik urten ziranean edozein eletan itz egiteko eskerra edo gaia euken. Alatz edo milagro au, zetarako egin eban Jaunak, erri bakotxari bere elez Goizparra (Ebanjelioa) eroan egioen baiño?

        Beraz, Jaungoikoak gura dau erri bakotxari bere elez emotea bere Barri: erri guztiei, euskaldunei be bai.

        Euskaldunei euskeraz, eurek aitu leikien eraz, Jaunaren Barri emon gura ez dautsenak, ez dau ondo betetan bere egin-bearra.

        Euskalerrian jazoten dana ikaragarria da. Lenago, antziña, euskeraz irakasten eben abadeak Uzkurtza (Erlejiño); orain, euretariko batzuk euskerea dauke «nazionalisten» gauzatzat, eta oneen arerioak badira politikan, euskereari ta nazionalistai kalte egitearren, erderaz ekiten dabe eleizan, Uzkurtza errian galduko dan ardura barik, itsututa dabiltzalako politikeaz.

1917-1-23

 

aurrekoa hurrengoa