www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Euskereak dana adierazo leike

Gai gatx bat euskeraz

 

        Aspaldion, illabete batzuk bai, daukogu emen iru ataleko idazlan bat, Donostiko euskaltzale goralgarria dan Anabirena. Gau ipinten dogu lenengo atala.

        Ikusiko dozuen lez Einstein doistar jakintsuaren oldozpen barrietzaz idazten dau Anabik.

        Batenbatek esango dau, bearbada, onelako lanak ez dirala egokiak eguneroko izparringi batentzako, irakurlerik asko ezer aitu barik geratzen diralako; baiña ori gorabera, nik uste dot argitaltzea ondo datorrela, erakustearren gure euskereak balio dauala orrelako gauza jakindarrak adierazteko be.

        Aspaldiko urteetan jabilkuz Unamuno (Mikel), Baroja ta euren atzean txakurra ugazabaren atzean lez dabiltzan beste asko, esan eta esaten, gure euskera au ez dala bestetako ezjakiñen oldozpen apurrak adierazteko baiño; ta orregaitik laga bear dogula, bein be ez dala izango ikasteko elea, bein be ezin izango dala adierazo euskeraz jakintza gauzarik, gure ele onek azurrak gogortuta dauzalako, biguntasunik, biortasunik bape ez daualako.

        Orrelakoai aoa estaltzeko ondo datoz Anabirena lako lanak euskeraz, ta eguneroko izparringietan, ez eurrez, baiña bai noz-edo-bein, argitaldu bear dira, jakin daien danak euskeraz edozer adierazo leikela.

        Unamunok eta orreek esango leuskigue, Anabik idatzi dauana ez dala ulertzen.

        Danak ez, ez dabe ulertuko, baiña bai askok. Eta erantzungo dautsegu orrei, Anabik euskeraz idatzi dauana espaiñeraz idatziko balitz be, erdal irakurlerik geienak «in albis» geldituko litzakezala, eta bearbada, Unamuno ta Baroja ta eurok be bai. Oneek be, zer? Erderazko dana aitzen ete dabe ba? Jakindi askotako arazoak espaiñeraz argi idatzi arren, Unamunok eta Barojak eta abar, oiñak otz eta burua bero atarako leukiez.

        Beraz, danak ez dabela ulertzen ez da errazoia gauza bat txartzat botateko.

        Dana dala, or joatzue Anabiren lan ori. Astirik ez badozue, laga, ta ez da ezer galdu. Baiña ba dakit bat baiño geiago izango dirala ori irakurri ta ulertuko dabenak.

        Eta Anabiri geure bostekoa, Einstein-en gauza zaillok euskeraz ipinteko kemena ta trebetasuna euki daualako.

1923-1-5

 

aurrekoa hurrengoa