www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermoiak euskeraz

 

        Emengo Deun Nikola eleizan egiten izan diranak atzo amaitu ziran.

        Amalau igande erreskan izan dogu, goizeko bederatzietan, Goizparraren (Evangelio) azalbena geure elez.

        Bilbaon bizi garan euskaldunentzako guztiz egokiak izan dira txonitz edo sermoiok.

        Eurok egitea otu jakon Azkue abade jaunari. Berak asmau eban eta berak artu dau bere gain arazo neketsu ori. Berarentzat izan daitezala ba lenengo-lenengo geure eskerrak.         Euskerearen alde ta euskaldunen alde berak egin dau alegiña.

        Txaunburuak itzi dautso eleizea ta Gotzailleak emon dautso lakemena orretarako; onei be eskerrak dagioeguzan.

        Zelan erantzun dogu Bilbaoko euskaldunak? Guztiz txarto. Onantxe esan daigun argi ta garbi, aiko-maikoetan eta estalkerietan ibilli barik, guztiz txarto.

        Emen gagozan beste euskaldunegaz (millaka asko) Deun Nikola eleizeak gonburuz beterik egon bear eban igandean-igandean goizeko bederatzietan, ordu baztarra ez da ta.

        Baiña gitxi elduten izan dira, ta beti batzuk. Igande bi edo irutan, an asieran, polito eltzen zan oste edo jentea; gero ez, laugarren edo bosgarren iganderako asko gitxitu zan oste ori, ta arrezkero beti arpegi berberak ikusten izan dira.

        Eleizan ikusten izan doguzanak abertzaleak dira; bestetarikorik ez da agertu an, beintzat gizon agirikorik. Lenengo igande bietan ikusi genduzan jaimetar andiki bi, egin-egiñean be Azkueren adiskideak diranak; geroago ez dautsegu narrurik ikusi an.

        Guk, lenengo aste batzuetan ekiten geuntson emen euskal sermoi orreetzaz, ta ikusirik geutarrak baiño ez zirala eltzen, eta aitatu doguzan andiki biak be itzi eutsoela joateari, bururatu jakun auxe: «Bearbada, guk emen ots egiten dogulako uste izango dabe sermoi oreek bizkaitarristen gauzak dirala; isilik egon gaitezan».

        Eta isilik egon gara orrexegaitik ainbat aldiz; baiña bardin izan da, ez da iñor agertu.

Azkuek esan euskun atzo ustea daukola datorren neguan sermoiok barriro asteko. Poztuten gara, ta aurten joan ganarok elduko gara, ta alegiña egingo dogu beste geiago eroateko geugaz batera.

        Gure Jaunaren Irakaste ezin ederragoa euskeraz entzutea maite-maitero dator gure biotzetara.

1915-V-24

 

aurrekoa hurrengoa