 |
Laperriko euskeraz
Bazenki, Kirikiño, zelako kili-kili emon eustan lengo egunean neure buru makal onetatik urrengo gaisokeriak argiro-argiro izparringian ikusi nebazanean. Zuk, ipiñi, ta zeuk ederto artezturik gero. Gauza bat aiztu egikedan esatea: iñori ez esateko ikastolan euskeraz egiten nebanik; eta zuk, fara-fara danen aurrean sakela ustu. Baldin ez dautsue iñoz ipiñi ikastolan elastunik?. Zelakoetara ibilli zara ba? Etzara gure aldikoa ala? Ez al dakizu ezin aditu edo ulerturik dabillenari adi erazo edo ulertu eragitea deungakeri edo pekatu andia dala?
Katarra
1915-I-27
|
 |